Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/05/17 13:30:36.792 GMT+2

MAIATZA

Kaixo! Badaramagu hilabete batzuk alpertuta sarrerarik idatzi gabe, baina ez pentsa geldirik egon garenik. Trikitixa taldekook martxan gabiltza proiektu eta egitasmo berriekin. Bergarako jaiak datozela eta, Bergarako txosna batzordean sartzea erabaki dugu, aurrerago pentsatuta dauzkagun ekintzak aurrera eramateko sostengu ekonomikoa lortze aldera. Guri plazako txosnako txandak egokitu zaizkigu eta ordutegi lasaia. Beraz, txandatan esku bat botatzeko interesa duzuenok jarri gurekin harremanetan. Hauek dira urrengo hilabetetara begira dauzkagun ekintza proposamenak. Batzuk lantzen hasita gaude eta besteak urrengo hilabetetan landuko ditugunak.

 

  • Urriak 27an, Euskal Herriko trikitixa eguna ospatuko da Bergaran. Egun honen harira, bezperatan hainbat ekintza antolatu nahi ditugu herrian. Tartean, bezperan Joseba Tapiaren kontzertua antolatu nahi dugu.
  • Urtarrilan egin genuen afariak izandako arrakasta ikusirik, ekainak 29an Elusun antolatuko dugu urrengo afaria (udalekuen amaierarekin koinzidituz).

 

Nork: btbatzordea.2012/05/17 13:30:36.792 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/02/06 17:22:17.451 GMT+1

Esne beltza sound system (Xabi Solano + Dz)

Otsailak 17 an (ostirala), kontzertu berezi bat antolatu dugu. Euskal Herriko bazter guztiak eta munduko hainbat txokotan izan diren Esne beltzako Xabi Solano (trikitilaria) eta  DZ (Scrachak), ESNE BELTZA SOUND SYSTEM emanaldia eskeiniko dute. Emanaldi didaktikoa izango da. Bergarako gaztetxean izango da kontzertua, arratsaldeko 19.00tan. Sarrerak aurrez salgai daude, Depor, Bule eta Arrano tabernetan, 3€-tan. Momentuan ere sarrera batzuk salgai jarriko dira.
Hona hemen beraien bideo batzuk:


Xabi Solano, Fermin Muguruzan biran

Xabi Solano eta DZ, Durangon


Argazkiak.org | Esne beltza sound system © cc-by-sa: btbatzordea

Nork: btbatzordea.2012/02/06 17:22:17.451 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/30 12:10:37.078 GMT+1

2010ko bideo bat

Gaurkoan, 2010ko apirilan Soraluzen ospatu zen Debagoienako trikitixa eguneko bideo bat jarriko dizuegu.
Trikian: Garazi eta Maitane
Perkusioa eta ahotsa: Olatz
Gitarra: Irene

Nork: btbatzordea.2012/01/30 12:10:37.078 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/27 12:52:46.090 GMT+1

1.trikitixa afaixa

San Sebastian egunez egin genuen lehen afaria eta ezin obeto joan zen. Aurrez trikitilariek kalean trikitixa doinuez alaitu zituzten. Ondoren tripa ondo bete ta gero, kantu ta dantza ez zen falta izan elkartean! Beste bat egiteko gogoz geratu ginen, beraz, uda aurretik errepikatu beharko da ezta?


Argazkiak.org | trikitixa afaixa 2 © cc-by-sa: btbatzordea
Argazkiak.org | 1.trikitixa afarixa © cc-by-sa: btbatzordea
Argazkiak.org | trikitixa afaria 1 © cc-by-sa: btbatzordea
Argazkiak.org | trikitixa afarixa 3 © cc-by-sa: btbatzordea

Nork: btbatzordea.2012/01/27 12:52:46.090 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/14 14:20:29.286 GMT+1

AFARIA

Afarirako txarlel banaka batzuk geratzen dira, beraz, animatu!! Bule eta Depor tabernetan daukazue.


Argazkiak.org | Afaria1 © cc-by-sa: btbatzordea

Nork: btbatzordea.2012/01/14 14:20:29.286 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/11 16:51:38.110 GMT+1

Gozategi gaur gauen ETB1-en

Hona hemen EITB orrian aurkitu dugun informazioa:

  • 'Txotx 2012'.


Asteazken honetan, Euskal Telebistak oso modu berezian jarraituko du aurtengo sagardoaren denboraldiaren irekiera. Julian Iantzik egingo du denboraldiaren lehenengo txotx-a Petritegi sagardotegian eta Ilaski Serranok emango du bertan biziko den giroaren berri. Gainera, denboraldiari hasiera emateko Petritegin elkartuko diren hainbat pertsonaia ezagunekin elkarrizketak eskainiko ditu Ilaskik, baita Julian Iantziren lehenengo adierazpenak jaso ere.

Aldi berean, Mikel Elizegi Egiluze sagardotegian egongo da eta bertan, bi dantza taldek, Gozategi musika taldeak eta hainbat gonbidatuk denboraldairen hasiera ospatuko dute. Gozategik bere disko berriaren hainbat abesti joko ditu, baita betiko kantak ere, bertako giroa piztu eta gonbidatuak dantzan jarriz. Mikel eta Ilaski harremanetan egongo dira denbora guztian, hartara saioak sagardotegi batetik bestera egingo du salto, bietan biziko den giroa tartekatuz.

'Txotx 2012!' asteazken honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.

Nork: btbatzordea.2012/01/11 16:51:38.110 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/07 00:19:28.805 GMT+1

TRIKI BATZORDEKO LEHEN AFARIA


Argazkiak.org | Triki batzordeko lehen afaria © cc-by-sa: btbatzordea

Nork: btbatzordea.2012/01/07 00:19:28.805 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/29 23:43:09.771 GMT+1

Trikitilari eta trikitizaleen afaria

Gure burua aurkeztu ondoren eta 2012.urtea ate joka daukagula...antolatu dugun lehen ekintza aurkeztuko dizuegu: Trikitixa afaria. Trikitilari edota trikizale guztientzat aukera polita!

Eguna: Urtarrilak 20 (ostirala)
Lekua: Artatse elkartea
Prezioak: 12€ umeak eta 15€ nagusiak.
Tikeak: Urtarrilak 9an jarriko dira salgai herriko tabernetan (beranduago konfirmatuko dizuegu tabernen izenak)

Bitartean, ondo amaitu urtea eta obeto hasi datorrena!

BT batzordea

Nork: btbatzordea.2011/12/29 23:43:09.771 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/27 11:13:44.008 GMT+1

Ongi etorri trikitilari eta trikitizaleen txoko honetara!


"Infernuko hauspoa", halaxe jarri zioten izena garai bateko apaizek trikitixari. Ez zuten oso gustuko itxuraz... hala ere, ez zuten isilarazterik lortu, infernu zaleak izan baikara beti!
Bergaran ere gaur egun inoiz baino trikitilari gehiago dauzkagu, eta, honen harira, proiektu sendo hau sortu berri dugu: btbatzordea.
Helburu nagusia Bergarako trikitixa mugimendu indartzea eta ekintza berriak antolatzea litzateke.
"Bergarako trikitilariak" bloga ere egitasmo berria da, herriko trikitilari eta trikitizaleei zuzendutako gunea, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, batzordearen gaineko informazio guztia eta oro har trikitixaren gainekoa ere eguneratuta izango duzue. Beraz, aurrera bolie! Altxaporru!

 
Argazkiak.org | santa ageda © cc-by-sa: btbatzordea

Nork: btbatzordea.2011/12/27 11:13:44.008 GMT+1
Etiketak: trikitilariak bergarako | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)