Bergarako trikitilari eta trikitizaleen bloga.
Bergarako btbatzordearen gunean zaude. Talde honek antolatutako ekintzen informazio eguneratua izango duzu bertan. Honez gain trikitixa munduko azken berriak ere bertan izango dituzu. Gozatu eta altza porru!
Trikitixa ez da betidanik izan euskal kulturaren parte. XIX. mende amaieran hasi zen trikitixa hedatzen. Iturri idatzietan 1889. urtean du bere lehen agerpena, hain zuzen ere, Urkiolako (Hego Euskal Herria) erromeria gaitzat duen idatzian Juan Carlos Guerrak aipatu zuen lehendabizikoz. Trikitixa, trikitia, soinu txikia edo eskusoinua bezala ere ezaguna den instrumentuaren jatorriari dagokionez, eztabaida ez dago itxita. Gehien nagusitu den teoria honako hau da: Trenbidea egitera Alpeetatik Euskal Herrira etorri ziren langileek ezagutarazi zutela Euskal Herrian trikitixa. Bada, trikitixaren jatorria eta hedapena Bizkaitik Gipuzkoarakoa izan zela defendatzen duenik ere. Kontuak kontu, trikitixak Euskal Herrian eta hemendik at hedapen nabarmena izan zuela garbi dago.