Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/19 14:35:53.737 GMT+2

Nadal-ek berriro be irabazi deu!

Kaixo barriro be danori!!!!

zmz asteburue?espero dot ederto pasa izana. Rafael Nadal-ek asteburu on bet eukin deula badakigu asteburu honetan ere Nadal-ek Roger Federer-ri irabazi egin dio. Holako emaitzak lortuz: (7-5, 6-7, 6-4).  2.658.000 ikusle egon ziren partidue ikusten ta Nadalek bere jarraitzaile guztiei berriz ere irabazle bat dala erakutsi eutzien. Atzo Hamburgoko master seriea irabazi zeuen.Esan beharra dago atzoko partiduak iñoiz baino ikusle gehiago izan zituela.

 

Nork: BetikoOo.2008/05/19 14:35:53.737 GMT+2
Etiketak: nadal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/12 14:20:59.963 GMT+2

Juergako gogoagaz!!!

kaixo danoi!!

zelan daroazuez udaberriko egun berotxu honek? Ba Oihane ta biok hemen gauz klaseko azken egune noz helduko dan zain ude heltzeko gogo itzalak dekoguz udegaz batera juergie dator eta!!! zuek be egongo zarie uden zain ezta?? Ba bueno uden juergan ibiltea ondo dau baie kontrola eukin behar da geuzek burue erabiliz ein behar direz kontue ez da desmadratea.Pasadan matienako jaixetan be 14 urte eskaseko neska gazte bat hil zan komatiliko bategaz.Bueno ba besterik barik agurtuko gara agur ta hurren arte!!!! ta gogoratu kontuz ibili ta batez be ibilaldi egunean eh!!!ondo pasa!!!!!ibilaldira joan!!! beratn ikusi nahi zaituztet!!! Hor daukazue haurtengo bideoklipa!

 

 

 

Nork: BetikoOo.2008/05/12 14:20:59.963 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/05 14:09:00.416 GMT+2

Amaren eguna

Atzo 2008ko maiatzaren 4a, hain zuzen be amaren eguna izan zan. Espero dogu zuen amari zeozer oparitu izana seguruenik zuetako askori atzo egun klabe hau ospatu zala be ahaztu jatzuela ala ez?? Bueno ba zueri igual ahaztu ein jatzue baie Alegiako herritarrek ondo ospatu ebazan, hainbet ekintza antolatu ebazan.Danatarik egozan., dantzari txikien emanaldie, jokuek, mariatxiek eta kontzertuek...Gaurko egunean be berton jaie ospatzen jarraitzen dabe dultzaineroek, betsolariek ta danetik egongo dire gaurkoan Alegian.

ZORIONAK AMA!

Berdintasunaren legeak
gizonen mundu batean
historia idatzi dutenak
gizon boteredunak izan dira

Boterearen borroka
bizitza esparru guztietan
zapalkuntza egoera ezkutuak
ez da existitzen ikusten ez dena

kateen artean bizitzera kondenatua
lan egin eta birproduzitzeko makina
subjetu objektu, subjetu eraila
subjetu objektu, subjetu eraila

ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!

Hitz politak eta faltsuak
hipokresia gure inguruan
sexismo eta matxismoak
kontzientziaren...

Kontzientziaren lanketa
patriarkatuaren aurrean
ikustaraziz ikusten ez dena

Kateak apurtu, eraldatu baloreak
parekidetasunaren jendartearen sorkuntzan

ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!

 

 

Nork: BetikoOo.2008/05/05 14:09:00.416 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/28 14:34:21.499 GMT+2

Ongi etorri Carlos Gurpegui

KaixoOOo!!!!!

Hemen gabiltzez barriro be zueri barriren bat edo beste ekarteko asmoz!!!!

Geur berba egingo dogun gaie, tituluen ikusten dan moduen Carlos Gurpegui da.Atzo hainbetek itxarondako egune heldu zan, gizon honek bi urteko zigorra bete zuen eta Santiago Bernabeu-n Ustaritz Aldekoaotalora-ren partez titular bezela jokatu zuen.Bi urte jokatu gabe egon ondoren bere lehenengo partidu ofiziala izan zen atzokoa eta gorriak eta bi ikusi zituen arren partiduaren mailara heldu zen. Ez ziren atzokoak berri onak besterik izan partidua 3-0koarekin bukatu zen!

 

Nork: BetikoOo.2008/04/28 14:34:21.499 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/21 14:10:00.875 GMT+2

OnG¡ €tOrR¡

kaixo danori!!!!!

zmz gabiltza?¿?

Bueno lehenik eta behin aurkeztuko gara.Geu hamasei urteko bi neska galdakoztar gara hain zuzen be Oihane Iriarte eta Lezuri Etxeita ta blog honetan hainbet artikulu ipiniko doguz, espero dogu zuen guztukuek izatie ta zuen oinatzen bat iztie artikulurenbati erantzune emonez!Bueno ba oingoan abesti honegaz agurtuko gara ia gustoko dozuen.

Artista: Ken Zazpi
Albuma: Atzo de Bihar
Abestia: Malen
 
amatxo negarrez segi eskero
malkoz bustiaz aitaren gutuna
hark ezingo du berriz irakurri
zenbat ta zenbat maite duguna
larunbata ta berriro bidean
kamioiak pasa kotxeak pasa
infinitora jartzen naiz begira
oroitzapenak nahasten dira
iragana hain urrun ta hain hurbil
hitz egindakoak denak gogoan
itsas haizea usainduz urruti
lur arrotz honek inpernua dirudi
heldu gara hesien atarira
amets gaiztoen kaiola hotzera
oihuka dabiltza gizon urdinak
sumindu nahian gure odola
40 minutuz
milaka taupada
begietara begiratzean
hitz egin gabe ulertzen zaitut
kristal lodiak ezin du aita
gure irrifarra inoiz gelditu
negarrik gabe malkorik gabe

Nork: BetikoOo.2008/04/21 14:10:00.875 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)