
10.000 aldiz aipatu dudan arren, jakin dezazuela post hau izango dela nire Euskal Herri maitetik idatziko dudan azkena denboraldi batean.
Orain dela hilabete batzuk hartutako erabakia aurrera doa eta larunbatean Londreseko espaloiletan barna ibiliko naiz. Halere, ez nauzue blogosferatik horren azkar bidaliko eta handik ere nire berri jakingo duzue eta nik ere gertutik jarraituko ditut zuen harribitxiak.
Bueno ba, beraz, hurrengo posta Londonetik izango da, ondo ondo segi denak eta Ardanza ikusten baduzue emaiozue buruan mobilarekin (por zierto, Euskaltelek bueltatu dit kobertura, azkenean. Indezentsek esan bezala postaren eragina izango zen).
AGUR GUZTIOI ETA SEGI GOGOR ZUEN BLOGEKIN!!!!!!
Erantzunak
jo, ba ostiralen ikusten ez bagaituk ondo ibili london alde hortan.
izango diau elkarren berri blogen bitartez eta.
benga, ez hoztu (argazkiko irudi eguzkitsu hori... ez dakit, ez dakit) eta zaindu.
izan ondo,
Nork: borthuzai.2007/01/12 07:29:09.614 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Bueno ba Manolete!! Ondo ibili hai. Bakik ostiraletan faltan botako hauen koadrila indezente bat uzten dekela hemen baino bueltatzen haizenen igual seittuko die asik lasai ibili. Ea egia deken blogen idazten jarraittuko dekela, hik ez idatzita hirek galtzez aparte gurek e asko galduko baitue.
Euskaldun bat Londresen, ez dik gaizki sonatzen ez hoixe.
Nork: indezent.2007/01/12 09:11:05.639 GMT+1
Jarraituko dizkiat hire istorioak, Hiriko Istorioak.
ondo ibilli!
Nork: i eme.2007/01/12 11:30:34.087 GMT+1
http://ieme.wordpress.com
Ondo pasa!
Nork: Amuitz.2007/01/12 11:37:22.137 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Nork: bewater.2007/01/12 13:06:17.012 GMT+1
http://www.blogak.com/bewater