
Eguzkia atera da niretzat Londres aldean, zeruan izpi gutxi ikusten dira, baina residentzian argia ikusten hasi naiz. Bi egunetan mutu batek baino gutxiago hitz egin ostean, gaur jendea ezagutzen hasi naiz eta nire ingles parregarria praktikatzen.
Neska argntinar batek asko lagundu dit mobilaren kontuarekin eta jada hemengo zenbakia dut, nahiz eta baliteke hemendik gutxira aldatzea. Dena den, Ardanza nahiko ona da hemengoekin alderatuz, hemen mobila diruz kargatzeko ingeniaria izan beharra dago. Hemen dena alrebes doa.
Gero gallego bat ezagutu dut, Iruñakoaren logela kidea, eta oso jatorra da, harek ere dezente lagundu dit, eskerrak. Oraindik ere oso gutxi ulertzen diet inglesei, atzerritarrei askoz ere hobeto, baina ia bihar hasiko ditudan klaseetan zer edo zer ikasten dudan.
Orteroen posta egitekotan nago, baina horrenbeste material dago, lehenengo nire argazki kamera paseatzera atera nahi dudala. Horrela, politago geratuko da, baina orain arte lehen saria japoniarrentzat da, hauek bai orteroak eta jende kuriosoa. Trilogia bat motz geratuko zait eta beraz, Borthuzairen ohoretan, entrega askotako posta izango da.
Bueno, ba hori hemen eguzkia atera da niretzat eta ia izpi horien inspiraziopean ingles apur bat ikasten hasten naizen. SEE YOU EVERYBODY...
Erantzunak
Nork: Gorka.2007/01/16 01:37:03.138 GMT+1
www.blogak.com/oregonian----www.basqueinmoon.blogspot.com
Orain bost urte zaldi gainean ibiltzeko botak, praka bakeroen gainetik eramatea kutrea zuan eta begiratu orain! hik adi-adi jarraitu bertako moda, gero hona horrela etorri eta ikusiko dek nola triunfatzen deken! Benetan!
Nork: borthuzai.2007/01/16 07:52:21.240 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/01/16 09:09:17.436 GMT+1
Nork: i eme.2007/01/16 11:37:14.542 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Nork: indezent.2007/01/16 11:51:27.331 GMT+1
Nork: Amuitz.2007/01/17 12:16:33.847 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com