Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/19 13:54:47.325 GMT+1

El hombre es el único animal que tropieza dos veces con la misma piedra

Argi dago postaren izenburua ez dudala nik asmatu, baina gizaki garen eran ezin dugu saihestu gure izaera erratikoa eta berriz ere metroan lo hartu dudala onartzea besterik ez zait geratzen.

Goizeko 9ak, erabat nekatuta, ez oso mozkortuta (egia esaten hasita), baina kanpoko hoztasunetik metroaren goxotasunera igarotzeak hil egiten nau. Nire estazioa heltzeko hiru geldialdi besterik geratzen ez zenean esnatu nintzen lehen aldiz. "Aupa txo, ez neok pasau" esan nioan nire buruari. "Etzakela berriz lo hartu, gutxi falta dek oheratzeko", jarraitu nian pentsatzen.

Baina "pi-pi-pi-pi-pi-pi", ateak ixtera doazen seinalearenkin batera bewater fall asleep again. Azkenean, begiak ireki eta berriz ere White Cityn, Notting Hill Gate-tik hiru estaziora. Burua altxatu eta non nengoen konturatzerako trena martxan zen berriz. Bueno, behin hasita ze inporta dio hiru ala lau estazio urrutiago joatea. Halere, graziosoena, nire bagoi berean zihoan emakume baten aurpegia izan zen. Niri begira zegoen eta sekulako irribarrea ahoan: "Bad luck" edo " You´re unlucky" edo horrelako zerbait esan zidan eta irribarrearekin jarraitu zuen. Nik beste irribar batekin erantzun nion, egoerak ez baitzuen besterik merezi.

Hala ba, hurrengo estazioan buelta hartu eta ederki gosaldu ostean berriz ere lotara, baina oraingoan ohean...halere, youtuben sartu naiz nire inutil konplexua kentzeko asmoz eta egia esan badago non aukeratu. Bi bideoak earrak...gozatu.

 

 

Nork: bewater.2007/02/19 13:54:47.325 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

jajajajajaja (luze bat)... andrearen irrifarra eta gero, orain hik besteen kontua barre egin nahi dek; jajajajaja. Egun hauetako batean, Siberian esnatuko haiz ;p

Nork: i eme.2007/02/19 18:15:44.169 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/

Eskerrak irla batean zauden, bestela jun jakitea non bukatuko zenuken...

Nork: indezent.2007/02/21 09:17:34.809 GMT+1

hoik dittuk bideok!!
:-D
Baino Riesgo-na falta dek
:-D
(hombre, eta hirek ya etzeukik soluzioik:-)

Nork: borthuzai.2007/02/21 19:53:41.883 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Be-buztin, kokrodil

Nork: Amuitz.2007/02/23 02:05:01.289 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru