ZIRT EDO ZART

Sanchez Dragorkia gehiago eta monarkia gutxiago
Bizia injustua dela denak dakigu (bestela galdetu the Indezentsi masterrak direla eta), justizia injustua dela ere begibistakoa da (Mandela kartzelan izan zen eta O.J Simpson hortxe dabil arazo batetik atera eta bestean sartuta eta oraindik kalean), baina aste honetan gertatutakoa bidegabekeria hutsa da.

Ikasle bizitzak siesta ederrak botatzeko beta ematen du eta, horrgatik, "Sé lo que hiciste la última semana" La Sextako programara zaletu naiz. Egia esan asko gustatzen zait, batez ere Angel Martinen sekzioa. Tipo honen ironiak ez du mugarik, ez litzaidake aurkezlea izatea gustatuko tipo hau hortik izanda...

Ba hori, asuntua da aurreko batean Telemadrideko langile batzuek Sanchez Dragoren eta Ana Botellaren arteko elkarrizketa pribatu bat eskegi zutela youtuben. Gauza normala izango litzateke bien arteko elkarrizketa programa zuzenean zela eman bazen, baina Telemadrileko langile horiek nahiko nazkatuta egongo dira Super Dragorekin eta beraz publizitatean izandako elkarrizketa eskegi dute youtuben.

Dragok nahiko gauza intimoak esaten ditu (tipo honek Narcisok baino gehiago maite du bere burua) eta horien artean, bere azken liburua ez duela berak idatzi. Albistea argiaren abiaduran hedatu da eta zaurian behatza sartu eta gatza botatzea gustatzen zaien kazetari guztiek ondo baliatu dute aukera Drago, XXI. mendeko intelektuala, kk-ren parean jartzeko.

Ba hori, injustizia latza bete dela berriz ere, Erregearen irudia erretzeagatik kartzelara eta Sanchez Drago kakazteak ez du ondoriorik gure Zapateroren Espainian. Eta gero esango dute konstituzioa justua dela, denok aukeratutakoa.

1. bideoan Dragoren eta Botellaren arteko elkarrizketa

2. bideoan Drago defendiéndose como gato panza arriba (espresio hau asko gustatzen zait)

<embed src="http://www.youtube.com/v/qyKVGQb6kro" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed><embed src="http://www.youtube.com/v/N4LtbNxwFew" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Polizia etorri behar nik berriz nire testimoniaren bila
Gaur goizean irratia jarri dut nire te beltza esnearekin edaten ari nintzen bitartean (Ingalaterratik ohitura dezente bat ekarri dut behintzat, hori bai nire etxean bostetan siesta eta ez tea). Klasera joan beharrean nengoenez nahiko presaka nenbilen, baina eguna alaitu didan albiste bat entzun dut The Police-k Bartzelonan jo behar duela gaur.

Lastima ikasle paratu izateak ez duela dirurik ematen eta nire poltsikoak azkenetan daudela, bestela gustura joango nintzen Sting buruan duen talde britainiarra ikustera. Garai batean musikaren aintzindari izandakoak orain ate joka datoz berriz ere, horrelako talde handi baten abestiak ez baitira inoiz ahazten. Hemen duzue horietako bat:

<embed src="http://www.youtube.com/v/6n6zO_FnnIw" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Holofonia
Ez dakit gauza berria den holofonia, baina nire arreta deitu dit behinik behin. Audioaren munduan, grabazio mota ezberdin bat sortu dela diote, holofonia edo audio 3D. Irudiarentzat holografia dena, audioarentzat holofonia da.

Teknika honekin gure belarriek gela batean soinuak entzungo lituzkeen eran entzun ahal daitezke. Era horretan, audio normalak ematen dizkigun sentsatzioak gainditzen dira, eta distantziak, mugimenduak eta abar hobeto entzun daitezke. Dena den, esplikazio onena honako bideoa duzue, ondo jabetzeko teknika berri honetaz aurikularrak jarri.

Audioa inglesez dago, baina erraz uler daiteke eta esaten dena baino garrantzitsuagoak dira entzungo dituzuen efektuak...bitxia da

<embed src="http://www.youtube.com/v/IUDTlvagjJA" width="425" height="350" type="application/x-shockwave-flash"></embed>

Michael Mooren azken irakasgaia
Michael Moore estatubatuarrak zur eta lur utzi nau bere azken dokumentalarekin. Sicko izeneko pelikulan estatubatuetako osasun sistemaren miseriak agerian geratzen dira, izan ere, han ez dago gizarte segurantza publikorik eta beraz, osasun sistema pribatua herritarrengan egiten ari den kaltea agerian azaltzen da.

Hoi duen bezala, dokumental burutsua da, amerikarren miseriak agerian uzten dituena. EE.UUetako herritar batzuk aukeratu eta euren kasuak kaleratzea erabaki du Moorek film honetan. Osasun segururik ez dutenen miseria ederki agertzen da, osasun segurua izanda ere bertako jendeak medikuarengana joan ahal izateko dituen arazoak ere ondo ikusten dira, batez ere, osasun empresa pribatuek filosofia neoliberal gizagabeko bat erabiltzen dutelako: geroz eta paziente gutxiago izan, geroz eta diru gehiago eurentzat. Oso argala bazara baliteke osasun konpainiek segurua irekitzen ez uztea, oso gizena bazara baliteke berdina gertatzea.

Nahiz eta segurua izan, baliteke zuk kantzer bat izatea eta seguruak ez kubritzea edozein motatako alukeriarenbat argudiatuz. Beraz, diru asko izan ezean akabo zure bizitza Ameriketan edo bestela zure onadasun guztiak hipotekatu beharko dituzu. Moorek horren adibide asko jartzen dizkigu.

Analisia eginda, Moorri galdera bat sortzen zaio, horrela al da mundu guztian? Londresera, Canadara eta Parisera bidaia egiten du eta, bertan, konturatzen da Londreseko osasun zerbitzu publikoetako medikuek gehiago irabazten dutela paziente gehiago sendatzea lortuz gero, Canadan nahiz eta amerikarra izan medikuarengana dohainik joan zaitezkela (Kandarra bazara ameriketan begia ere lapurtuko dizute okotzean bi puntu jartzeagatik) eta Frantzian, familien erosotasuna hobetzeko, gobernuak etxekoandre bat bidaltzen dizula etxera astean bitan erropa garbitu eta zure seme-alabak zaintzeko.

Ondoren, amerikarrei gehien ukitzen dien gaia ateratzen du, 11-09-01. Zona zeroan lanean egon ziren hainbat bolondrsen kasua azaltzen da hemen. Heroiak izatetik, gaixo egotera pasa dira eta gobernuak ez die xentimorik ere ematen euren gaixotasunak sendatzeko. Aukera bakarra dute, poliki-poliki hiltzen joan. Baina Moorek ideia briliante horietako bat izaten du eta, zas!!!!, goazen denok Guantanamora. Zergaitik? Moorek ni baino hobeto azaltzen du zergatik hara, beraz laguno ez galdu peikula zoragarri hau ikusteko aukera.

Azkenik, ba aldakizue EE.UUetan 120 dolar balio duen medizina baten, Cuban dolar zentimo batzuk besterik ez dituela balio...Aupa Bush, aupa Amerika, Aupa Moore...laster hasiko dira amerikarrak pateretan portugalera ailegatzen, beraz, argi...

Ni dexente emozionatu naiz filmarekin, oso gogorra baita jende horien egoera. Beste alde batetik, gu zein zorionekoak garen ere pentsarazi dit, izan ere, nik ez dut sekula xentimorik ordaindu medikuarenean. Azkenik, lasaitua ere hartu dut, izan ere, munduko guerra guztiak antolatzeko dirua duen herri batek (EE.UU), bere biztanleak sendatzeko dirurik ez badu, gizarte hori gaixorik dago eta ezin du luzaroan horrela iraun. Eta luzaroan irauten badu ez inoiz beste gizarteen gainetik egongo,,,

Thank you Indezents, you´re great
Londreseko eguneroko bizitzan Camel zigarro paketea eta Ipoda dira soinean eramaten ditudan bi lagun zintzoenak. Ekainaren 1ean tabakoaren legea indarrean sartuko da eta hemen ez da Peninsulan bezala izango, hemen jendeak legea bete eta errespetatuko du. Eskozian urte hasieran sartu zen eta egon ginen leku guztietan erretzea galarazita zegoen.

Dena den, tabakoa baino lagun jatorragoa dut Ipoda eta hari esker musikaz gozatzen ari naiz berriro. Izan ere, gaztetan musika oso gogoko banuen ere 5 urtez apur bata ahaztuta ibili naiz. Eskerrak Indezents lagunak, besteak beste, musika plater bikainak gomendatzen dizkidan, hari esker talde bikain asko ezagutu baititut. Sexty sixers, Potemkin, Hellicopter (Londresen hemendik gutxira), Fu Man Chu (Londresen hemendik gutxira), Ben Harper (Bekatua da horrenbeste itxaron izana tipo honen musika ezagutzeko, barkatu...) eta azken aldian gehien gozarazten didan Turbonegro.

Apocalipsys Dudes diskoa zaharra da, baina ikaragarria, bikaina, borobila...Norvegiar hauek soinu bikaian lortzen dute eta euren itxura, piura edo rolloa asko gustatzen zait. Ona etorri nintzenean The Age of Pampapirus abestia jartzen nuen parrandara atera aurretik, baina diska guztia ikaragarria da. Gaur ez dago parrandarik, bihar lanera mutilek, baina edozein une ona da abesti honetaz gozatzeko. Eskerrik asko Indezents eta segi horrelakoak gomendatzen. Queens of stone age-ekin zorra dut oraindik, ez baitut sekula entzun, baina hasiko naiz, laster gainera.

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/RN2V6S1Fhks"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/RN2V6S1Fhks" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/hH9WY3YtV4g"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/hH9WY3YtV4g" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>

I´m back and with a good job into my hands
Hello everybody, azkenean, denbora luze eta emankor baten ostean, berriro blogera bueltatzea erabaki dut. Egia esan etxeko konexio ez da aitzakia ez idazteko, baina oso alper ibili naiz azkenaldian, badakizue alperkeriak alperkeria elikatzen du.

Baina azkenean martxan jarri naiz eta egia esan gorputza eta burua suspertuta nabari ditut. Eskoziako bidai ikaragarria urrun dago jada, ordutik, jende asko etorri da bisitan (arantxa, nerea eta aitor, gero Dani eta gero Carlos Mitxu eta Jaime). Egia esateko bisitetaz potrotararte amaitu nuen, baina azkenak ospa egin zuten egun berean lanean asi nintzen beraz, nahiko lanpetuta ibili naiz.

BAI JAUNAK, LANEAN NAGO, Leon  izeneko restaurante batean nago, astebete daramat eta lehen egunetan lehertuta amaitu arren, pozik nago. Jendea jatorra da managerrak flexibleak dira eta lana ez dago gaizki. McDonalds antzekoa da, baina janaria naturala da, naturalegia nire gusturako (nik txuletak, arraultz prejituak eta patatak nahiago. Janaria nolakoa den ikusteko klikatu gorako linkean).

Bestela gauza gutxi, festa batzuk gehiago, nesketan gutxi, eta gauzak egiteko denbora gutxi. Halere, Indezentsen baimenarekin (nabari da jada liburutegia utzi duela, jada blogaren abiadura dezente mantxotu da), gure abuztuko super bidaiarako dirua aurrezten hasi naiz.

Hurrengo helburua hori baita, abuztuko bidaia. Igor Hendrixen super txurrineta hartu eta Europan barrena gure gaztetasuna aprobetxatzea.

Amaitzeko gaur gertakizun arraro bat ikusi dut etxetik gertu. Orain Edware Road delakoan bizi naiz, eta Ingelesek dioten bezala hau Iraq da. Jende guztia ekialdekoa da (Iran, Iraq, Libano, Siria, Turkia...), kaleko denda guztiak musulmanak dira eta "Salam Alekum" alde guztietatik entzuten da. Ni gustura nago, beraz no problem, baina badirudi hemen ilegal asko dagoela eta, beraz, zentsoa egiteko poliziak trafiko kontrolak jartzen ditu errepidean, jendeari papelak eskatu eta zentsatu gabeak arrapatzeko. Gauza kuriosa iruditu zait, 30bat polizi baitzeuden etxe ondoan kontrola egiten. Esaten nuen ba nik, INGLES HAUEK EZ DAUDE BURUTIK ONDO. Bueno mutilek zaindu eta besarkada bat denontzat: Ieme, borthuzai, Amuitz eta blog honetara noizbait sartu zaretenoi.

Hospitalidad Escocesa
(karrerteran lagunak eginez, Eskozia)

Eskoziako mugak igaro bezain laster argazki bat ateratzea pentsatu genuen Landerrek eta biok, eta genuen pixagurea baliatuz karretera ertzean geratu ginen, mendi eder batzuen magalean. Ba begira zer gertatzen den horrelakoetan, atzeko paisajea ez da ikusten baina furgonetan zihoan tipoaren behatza ederki nabari da. Bere atzetik joan ginen eta egindakoa jakinarazi genionean barrez lehertu ginen denok.

(Inverness)

Ondoren, Invernessen egin genuen geldialdia, ederra lekua, ederra Loch Ness edo Ness lakua delakoa eta ederra, egin zigun eguraldia...dena ondo lagunok.

(Loch Ness)

(Eskoziako gazteluetako bat)

Invernessetik Edimburgora joan nahi izan genuen, baina bidean makina bat gaztelu eskoziar zeudenez horietako batean geratu ginen. Abaltzisketatik Orendainera doan bidearen antzekoan ibili ginen eta azkenean Perth hirian eman genuen gaua (hori parranda, musika kontzertu bat ikusi eta diskotekara). Behin mozkortuta eta Aberri Egunaren bezpera zela kontutan hartuz, bat baino gehiago Gora Euskadika jarri genuen eta beste gauza batzuk ere esan zituzten gurekin, aupa Eskozia.

(Edimburgo)

Edimburgo egun batean ikusi genuen, baina ez da izango zer ikusirik ez dagoelako, gaztelu, katedral eta edifizio deigarriz jositako hiria baita. Hori bai, seietako jende guztia mozkorra eta gu oraindik hasteko. Azkenean, hartu genuen erritmoa eta Urnietako batekin eta haren lagunekin (beste pare bat euskaldun bazeuden tartean, Bilboko subnormal bat barne) berriz ere euskal abestiak abesten amaitu genuen.

(Cumbriako laku handiena)

Azkenik Liverpooletik pasatu nahi izan genuen, baina hara joateko Cumbria probintziatik pasa ginen eta ez gara damutzen. Lake District delakoan milaka laku daude eta paisajea zoragarria da, Ingalaterrako ederrena. Azkenean, ez Liverpool ezta Manchester ere, Kendalen amaitu genuen. Parrandarako gogo gutxirekin geunden, baina, momentu batean, gu geunden taberna goraino bete zen eta, azkenean, bertako batzuekin amaitu genuen diskoteka bikain batetan. Nesketan ere saiatu ginen (hori da hori kalitatea, baina deigarriena neska gizenen jokabidea: ez dute ez konplexurik ez lotsarik eta deskuidatzen bazara eskutik heldu eta han ibiltzen zaituzte bueltaka panpin bat bezala, txapo eurengatik. Hobe lukete neska gizen guztiek edertasun eta alaitasun hori erakutsi, oso ondo pasa genuen haiekin). Diskoteka erdia ezagutu genuen, gure "lagunak" hango relaciones publicasa ematen baitzuen.

Azkenean, sekulako resaka metatuarekin etxe aldera joan ginen, eta egia esan azken aldian egin dudan bidaiarik ederrena izan da Eskoziakoa. Ingalaterra ere ezagutu dugu, baina nik, iparraldeko gizon bezala, nahiago iparraldea hegoaldea baino.

Primark, Londreseko izar berria
Egun hauetan Eskozia aldean izan nahiz Aste Santua edo Easter Holiday delakoa baliatuz eta Ness Lakua, Edimburgo, Perth, Kendal eta beste leku batzuk bisitatu ondoren, berriz ere London Cityren eromenera itzuli nahiz.

Baina zerbait berezia gertatu da egun hauetan metropolian Primark erropa dendak bere denda berria ireki du Oxford Streeten (erosketak egiteko kale nagusia), eta dendaren irekierak sortu duen eromena izugarria da.

Primark erropa denda famatu bat da, bertan saltzen diren produktuak oso merkeak direlako. Aurretik makina bat denda zituen Londresen, baina bat bera ere ez Oxford Streeten. Apirilaren 5ean ireki zuten denda berria, eta nolabait esateko Olaberriko Carrefourraren erdia baino handiagoa da.

Gaur bisitan joan nahiz, lan egiteko erropak bertan bilatzea erraza baita eta merkea, batez ere. Dena den, ezin izan dut nire erosketa egin, hori da estresa, emakumeak ehizean, dena hartu, ikusi, probatu eta lurrera botaz. Zenbat jende zegoen zenbatzea ezinezkoa da, aldageletan sekulako hilarak, Chelsea-Tottenham derbirako ez zen horreko hilararik egongo, eta ordaintzeko, berriz, ordu erdi itxaron behar.

Niri ez zait hilaran itxarotera gustatzen eta are eta gutxiago dirua gastatu behar baldin badut. Beraz, sartu bezain laster kanpoan nengoen, sekulako estresarekin. Pentsatzen dut jende asko etorriko zela aste santuan metropolira, baina orain, hiriko atrakzio nagusia Primarken denda berria da.

Nik sukar hau amaitu arte itxarongo dut, behar ditudan erropak erosi aurretik, izan ere, oraindik ez dut lana aurkitu (bilatzen ere ez naizela hasi esan dezaket) eta nire patxadarekin beste hamar denda irekiko dituzte lana bilatu aurretik. HURRENGO BATEAN ESKOZIAKO ABENTURAK

Estoy jodido, pero bien jodido
Euskal Herritik etorri ostean beste izenbururik ez zait sortzen. Snatch pelikulan esaten den esaldia da eta egia da: estoy jodido, pero bien jodido.

Hemen eguraldia EH-n baino askoz hobea, zapatillak ederki busti nituen (zintzurrarekin batera, solidaridad con Indezents) Beasain aldean eta hemengo eguzkiarekin lehortzen hasiak dira.

Halere, nire atsekabea ez dira zapatilla bustiak, INTERNET jainkoaren falta baizik. Etxez aldatu naiz eta nahiz eta errenta merkeagoa izan, garestia aterako zaitelakoan nago, ez baitut konexiorik...gaur goizean esnatu bezain pronto nabaritu dut hutsunea. Ezin hotmaila gainbegiratu, ezin indezents, ieme, amuitz, borthuzai eta besteen blogak begiratu, ezin internet bidez lana bilatzen hasi...

Orain, Oxford Streeteko cybercafe batean nago ahal dudan azkarren idazten, hemen denbora dirua baita. Bueno, lagunok, ni saiatuko naiz sarean egoten, baina lana aurkitu, interneta etxean jarri eta berriz ere blogari fidel bihurtu arte denbora pasako da. Halere, lasai, nire bloga ahazterik izango dudan arren, zuenak ez ditut ahaztuko. Jodido, pero bien jodido, my friends

Goran Bregovic, Balkanetako fenomenoa
The Indezentsen post batean Emir Kusturicaren "Gato blanco gato negro" filmeari buruz hitz egin genuen, eta Kusturikaren izena entzunda Goran Bregovic handiaren izena etortzen zait burura.

Bosnian jaioa, aita serbiarra eta ama kroaziarra, oso gaztetatik hasi zen bere maila erakusten musika munduan. The White Bottom izeneko taldea sortu zuen 16 urterekin eta Balkanetako rock talderik famatuena izan zen urte askotan zehar, Europako ekialdean ere sona asko lortuz.

Rockarekin aspertu egin zen eta gauza berriak probatzen hasi zen Goran gaztea. Kusturicarekin lanean hasi zen eta hainbat pelikulen soinu bandak egin zituen: "Times of the Gypsies", "Arizona dream" eta "Underground", besteak beste. "Gato blanco gato negro" pelikularen soinu banda ez zuen berak egin, baina bere abesti batzuk soinu bandan daude. Tamden bikaina osatu zuten Kusturicak eta Bregovicek, baina urteen poderioz bien harremana gastatu egin zen eta bakoitzak bere bidearekin jarraitu zuen.

Iggy Pop bezalako artistekin ere lanean aritutakoa da Bregovic, baina azken urteetan ijitoen musika berreskuratu eta munduko plazara ateratzen aritu da. Bulgaria, Hungaria eta Errumaniako doinuak jaso ditu Bregovicek eta bere Wedding and Funeral Band-arekin kontzertu bikainak eman ditu bere abesti ezagunenak joaz.

Indezents eta biok Bilbon izan ginen 2005ean Goranen eta bere super bandaren kontzertua ikusten. Euskalduna Jauregian izan zen kontzertua eta hasiera batean denak eserita egon ginen arren, kontzertua aurrera zihoan ahala, ezin izan genion lekuari eutsi eta denak zutik amaitu genuen alde batera eta bestera dantzan. "Kalasnikov” abestiarekin amaitu zuen kontzertua eta oraindik gogoan dut zeinen ondo pasatu genuen. Gogoratzen al haiz Indezents? Ona hemen Goranen abesti batzuk.

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/OEqCSmXTX6o"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/OEqCSmXTX6o" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/sG2Vj86B2hg"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/sG2Vj86B2hg" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/Qg44qKSbsdQ"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/Qg44qKSbsdQ" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/g9WNF_2-3gI"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/g9WNF_2-3gI" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>