Londonen bizi naizenetik denbora dezente igaro dut metroan (underground or tube) eta egia esan asko gustatzen zait eskolara metroan joatea.
Egia esan oso garestia da, bidai bakoitzak 2 libra balio ditu, 3 euro eta piko, baina oinez ezin ibil gaitezkeenez eta autobusak gehiago tardatzen duenez, ez dut beste aukerarik.
Metroan denetatik ikus daiteke. Nire geltokian (Notting Hill Gate), linea gorria edo central line hartzen dut eskolara joateko, goizero han aurkitzen dut gure eguneko lehen artista. Hare crisnas bat da, burua rapatuta eta tunika gorri batekin, gitarra eskuetan duela abesti zoragarriak eskaintzen dizkiguna. Aurrekoan "stand by me" famatua jotzen ari zen eta egia esan ondo abesten du tipoak, nahiz eta duen itxura oso barregarria izan.
Horrez gain metroak ingelesak nolakoak diren konturatzeko parada ematen du. Arauak oso argiak dira, ez zikindu metroa, zaharrei eseritzen utzi, ez trabarik egin eta ez jaleoa armatu. Horrelako zerbait eginez gero, bagoi guztiko begiradak zurenagatuko dituzu.
Bestalde, ezin ahaztu "mind the gap" esaldi famatu nahiz pedantea. Egunero 50 aldiz entzuten den esaldia da eta inglesa tutik ere ez dakien edonork ikasten duen lehen esaldia. Halere, youtuben salseatzen aritu naiz eta badirudi denek ez dutela gustuko metroa. Abestia kutrea da, baina letra bikaina benetan eta gainera erraz ulertzen da, nik eta guzti ulertu baitut!
Erantzunak
Ba metroa grabi izaten saiatuko dira baina harritzen zait Bilbokoa baina garbiagoa izatea. Gizadiaren misterio handienetako bat da nola hostia mantentzen duten hain garbi. Lau urteetan zehar ez dut ezer lurrean botata ikusi. Nik uste ipotx batzuk diituztela bia zuloetan zerbait bota bezain pronto jasotzen dutenak; teoria bat da.
PD: eskertuko nuke "mind the gap" horrek zer esan nahi duen argitzea
Nork: indezent.2007/01/22 18:03:33.059 GMT+1
Nork: BEWATER.2007/01/22 18:06:10.230 GMT+1
Zure gomedio jarraituz hiztegia kontsultatu dut eta berari esker "mind the gap" esaldiaren esanahia ikasi dut:
Mind= mente
The= el
Gap= boqute
Ba hori mente el boquete
gaur ere atzo baino gehaigo jakinez lokartuko naiz eta Londresera joateko kontu hori... hegazkina ordaintzen badiek hantxe neok nahi dekenen
Nork: indezent.2007/01/22 18:21:55.370 GMT+1
Nik ere Londresera joan beharko diat ;p
Nork: i eme.2007/01/22 19:14:23.569 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
Ez dago metro-bonorik Londresen? Bestela, hainbeste libra ordainduta, hare krishna hori bezala bukatuko dek, diru eske.
Nork: Amuitz.2007/01/22 19:40:43.502 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
you love YOUTUBE!!
Nork: borthuzai.2007/01/24 19:45:40.192 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: harritzen zait.2007/01/24 23:21:42.649 GMT+1
%00
Kontu askorekin harritzen zaiek bai
Nork: indezent.2007/01/25 09:13:50.144 GMT+1
Nork: harritzen zait.2007/01/25 16:42:33.496 GMT+1