Agindutakoa bete egin behar dela esan ohi da nire etxean eta hementxe nago Notting Hilleko bihotzean dagoen residentzitik idazten.
Atzo despedida antzekoa egin zidaten kuadrillakoek eta bi ordu lo egin ostean, eztarrian kalimotxo zapore nazkagarri bat nuela, Londreserako bidean jarri naiz. Gezurra badirudi ere, segituan aurkitu dut lekua, baina heldu bezain pronto gaztelera besterik ez dut entzun. Alde batetik poza sentitu dut, zer edo zer larria izanez gero badudalako nori galdetu, baina bestetik, baliteke ingelesa kenduta beste hamaika hizkuntza hitz egitea, gaztelera batik bat.
Portobello Roadetik oso gertu bizi naiz eta ordubiak arte logelara sartzen uzten ez didatenez bertako merkadillora joan naiz. Dirua izanez gero poltsaz beterik itzuliko nitzateke, baina lehen egunetik tope gastatzea ez da aproposena. Gainera, nirekin hegazkinean etorri den iruindar bat ere nire erresidentzea berberean dago, baina hitz batzuk egin ditut berarekin eta ez du ematen Penitsulako lagunik izan nahi duenik. Makarra pintak ditu eta agur esan diodanean agian pentsatu egin du nire lagun izan ala ez...ikusiko dugu.
Bestalde Euskaltel potroak ukitzen ari zait barra-barra, berriz ere koberturarik gabe baitnago eta ezin etxera deitu ondo nagoela esateko. Joan arte itxaron du Ardanzak gero ipurditik niri ondo emateko...ke abron (heme ez dago ez tilderik ezta e*nerik ere).
Bueno ea logela ematen didaten porru eginda baitnago eta kakagureak jota. Bi mandarina erosi ditut jateko eta badirudi hemen ere fruta eta berdura badagoela, beraz, ia kilo batzuk galtzen ditudan. Hala ba, hurrengoan hemengo jende orteroaz hitz egitea pentsatzen dut, sekulakoa baita jendeak daramatzan pintak. Be happy and drink water...
Erantzunak
Gu hain lotsati eta berrikuntzetarako zuhurregi, horko pinta horien kronika irakurtzeko gogoz geratzen naiz.
Nork: Amuitz.2007/01/13 22:01:40.373 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Ea hi eta hire mobilla asentatzen zeaten ;)
ondo izan!
Nork: i eme.2007/01/13 22:04:18.838 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/
demontre! azkar hartu dek horko martxa!
ya kolegakin...
vini, vidi, vinci
ondo ibili!
Nork: borthuzai.2007/01/14 15:34:36.192 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/01/15 10:00:32.122 GMT+1
Nork: bewater.2007/01/15 16:23:04.564 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/15 17:24:51.512 GMT+1
Nork: malen.2007/01/16 00:29:55.476 GMT+1