Zein ederra den abesti berriak ezagutzea, zein ederra den horrelako abesti eder bat aurkitzea. Billy Joel-en "Piano Man" (letra) abestia da nire azken deskubrimendua. Pragako argazkiak motel doaz (nire alferkeriarengatik batik bat, i´m very sorry), baina horrelako abesti batek merezi du gaurkoan.
Jende asko ekartzen dit gogora abesti honek, tabernazuloan bakarrik egoten den jende hori, nahiz eta hamar mila atsekabe izan bihotzean, garagardo fresko batekin irribarrea ahoan marraztuta izaten duten horiek. Barra ondoan lagun batekin berriketan egoten garen une gozo horiek, tabernako ke lodia, tabako usaina, eta solaserako prest dauden milaka eta milaka tabernari...egia esan Euskal Herria, nire herria ekartzen dit gogora...GOZATU.
Erantzunak
Abesti hau Anabelen berak ere ondo abesten dik, bertsioak ez zaizkidak gustatzen, baina gaztelerazko hori ondo zeok ere.
Nork: Amuitz.2007/03/21 13:16:37.247 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
Nork: bewater.2007/03/21 13:21:00.636 GMT+1
www.blogak.com/bewater
Nork: indezent.2007/03/21 13:46:46.325 GMT+1
:____(
lasai... zerbezatxoak fresko fresko eongo dituk hi etortzeako eta futboliña engrasatuta ;)
Nork: i eme.2007/03/21 16:05:14.884 GMT+1
http://ieme.wordpress.com/