Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/31 19:21:19.703 GMT+1

Albokaren magia

Maitasun berezia diot Albokari, bere soinu bereziak munduko beste edozein musikak lortu ez duena lortzen du. Oilo ipurdia sortarazten du. Magikoa da. Bai, bai; Dut taldearen inongo abestik ere ez du lortu hori.

Alboka hitza entzutean zuzenean Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga etortzen zaizkit burura.

Hori bai zela rock gogorra. Euskal herriko herri musikaren zutabeak dudarik gabe.



Argazki honetan geroago elkartu zitzaien Fasio trikitilaria agertzen da beraiekin batera.


Leon Bilbao Artean jaio zen 1916an, eta 1990an hil zen. Aitarengandik ikasi zuen alboka eta panderoa jotzen. Hamahiru urterekin plazaratu zen, eta geroztik etengabe ibili da inguruko trikitilariekin Bizkaia osoan eta Euskal Herriko leku askotan. Urte asko eman zituen Mauriziarekin batera alboka eta pandero bikotea osatuz. Albokaren enbajadore bihurtu zen.

Maurizia Aldeiturriaga Zeberion jaio zen 1905ean eta 1988an hil zen. Bere kasa ikasi zuen panderoa jotzen eta kantatzen, gelan isilka gordeta, emakume batentzat lanbide txarra zelakoan, garai hartan behintzat. Hamabi urterekin agertu zen jende aurrean. Bere kantatzeko moduagatik oso panderojole estimatua izan da inguruko albokari eta trikitilarien aldetik.Ez al zuen abesteko modu maitagarria?

Mauriziaren kantatzeko modua oso ezaguna egin zen, bitxia zelako, oraintxe tonu bajuetan, gero berriz algara altuetan aritzen zelako. Sentimendu handiarekin kantatzen zuen. Salero ikaragarria zeukan. Bikote honek Bizkaiko herri musika jaso eta indarberritu zuen erromerietan eta jaietan. Alboka ere galtzekotan egon zen urteetan Leon Bilbaok gorde zuen bizirik.

Nork: aunamendi.2008/01/31 19:21:19.703 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

80. hamarkadan atera zuten binilozko diskoa etxen diat: eBayen Kanadako tipo bati erosi nioan!


By the way: Etxen alboka pare bat dizkiat, bat Txilibrinek egindakoa ta bestea Otazuko artisauak egina ta Juan Mari Beltraneri erositakoa.

Aspaldin alboka jotzen saiatzen nintzean.

Nork: xa2er.2008/02/17 23:00:58.767 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er

Gogoratzen nauk bai!!! Hi gogoratzen al haiz Larrauko portu gainean Adarra eta Alboka jo huanean? Eta Belaguako bailara goitik udazken batean ikusitakoan; "Hau Españin menpe utzi? Una mierda!" esan huanean? jejejeje bazeuzkeat diapok jejejejeje!

Nork: iurgi.2008/02/17 23:07:19.679 GMT+1

Jojo... hori esan nianik ez neok akordatzen.

Diapok ezkutun gorde, arren.

Nork: xa2er.2008/04/19 18:02:26.986 GMT+2

Aupa mutilek,

Mendien ganeko informaziñoa topeu gurean ibili nok ta aikoan ze topeu doan. Arratiarra nok ta hurretik bizi juk albokea. Nik neuk be joten joat ta oio eperdie ipinten jata.

segidizue albokegaz ederra ok eta!

Nork: Josu.2008/07/02 21:30:51.329 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.