Orain dela hilabete batzuk Xabierrek bidalitako korreo baten bidez
argazkilaritza infragorria hobeto ezagutu nuen. Aurretik entzuna nuen baina ez nekien seguru zer zen eta ez nitzen "a sako" sartu, normalean horrelako gauzetan egiten dudan moduan. Baina gaur iritxi da eguna, inspirazio puntutxo bat edo eta aprobetxatu egin dut niretzako teknika berria den hau probatzeko. Ez dut ordu onenean atera. Eguerdi aldean IR izpiak zuzenago iristen dira lurrera eta IR izpiak bakarrik aprobetsatzen dituen argazkilaritzan oso garrantzitxua da hori. Hurrengo egunetan eguraldia lagun bada saiatuko naiz gauza berriak egiten eta teknika hau matxakatzen. Gaur etxetik egin dut argazkia eta hauxe da lortu dudana. Badakit horrelako emaitzak Photoshop bidez lor daitezkeela baina modu horretan ez litzateke argazkilaritza izango eta hori garrantzitxua da niretzat. Azken honen arira Xabierrek berak bidalitako
textu hau irakurri mesedez. Nire ustez arrazoi guztia du.
Ea ba nire lehen Argazki infragorria gogoko duzuen:
Erantzunak
Nork: Xabier Eskisabel.2009/05/12 22:28:06.281 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er