Oraingo honetan igotzeko 1:46min behar izan nuen baina hurrengo urtean denbora hori jeisten saiatu nahi dut. Zergatik denboraren obsesio hori non eta mendi honetan? Nire osaba Patxik Canigoko mendi maratoia korritu eta gero denbora baxuagoan igo zuen eta behintzat denbora hori berdindu nahi dut; banabil hurbiltzen!!! Ez da asko falta, minutu gutxitxo batzuk bakarrik!!! Jeisterakoan gehiegi estutu nuen eta belaunean min dut ordudandik baina badabil errekuperatzen, orain gainera eski denboraldia dator eta kontuz ibili beharko dut.
Hemen dituzue argazkiak:
Beheko eremua korrika egiteko erosoa da Murlong mendiaren azpialdera iritxi arte:

Ondoren asuntoa aldatu egiten da, kontuz joan beharra dago minik artu gabe:

Puntako argazkia:

Mapan ibilbidearen proiekzioa: (norbaitek track-a nahi badu eska dezala)

Eta ibilbide osoko perfila igoera eta jeitxierako datuekin:

Hurrengorarte!!!
Idatzi artikulu bat