Ikusten duzuenez blogaren diseinua aldatu dut. Ezkerreko eta eskuineko margenak kendu eta textu eta argazkien kajatxoa handitu dut. Horrela textua eta argazkiak zabalago ikusiko dira, ia horri osoa betez. Besterik gabe froga bat egiteko egin dut post hau. Ongi izan!

Erantzunak
Orria nola zabaldu dezun ikusita, oso interesgarria iruditu zaigu. sinplea bada , azalduko al diguzu nola egiten den?
Bestaldetik, goiko aldean agarzki bat edo logo bat sartuko genuke. beste blogetan ikusi dugun bezala. Nola egin daiteke hau?
Aio.
Nork: LAB-CAF Sail sindikala.2007/11/07 14:32:51.620 GMT+1
http://www.blogak.com/labcaf
Pufffffff Nik ere ez dakit nola egin dudan. Html textuan saltxeatzen hasi eta lortu dut egia esan zorte handia edukiz baina ez dago erabat ongi, eskuin aldean horria soberan daukat eta ez dakit nola kendu.. Goiko logotipoena eta abar niretzako txinera bezala da. Ni ere zuek bezala berria naiz honetan, galdetu Xabier "Eski"ri, berak hobeto lagunduko dizue; nik ere badauzkat hainbat galdera berari egiteko.
Nor da blogaren arduraduna?
Nork: iurgi.2007/11/07 23:00:03.068 GMT+1
Are eta gehiago blogarentzako aukeratuta daukazuten plantilla eguzkitsu hori kontuan hartzen badugu.
1. Argazki bat prestatu .css estilo orriaren neurrietara ongi egokitzeko.
2. Argazkia Flickr-era igo.
3. CSS estilo orrian enlaze bat jarri igo dezuten Flickr-eko argazkira apuntatu dezan.
Une honetan daukazuten plantilla horrekin ez dakit zer moduz geratuko zen. Ikusi beharko litzake.
Nork: xa2er.2007/11/20 00:05:10.052 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er