1998. urtetik ona Erronkari Ibaxako basoetan ibili zaigun Camilleri, oraindik bizi den artean, tartetxo bat eskeini nahi nioke gaurko honetan. Bere azken egunetan gaudenaren sentsazio txarra dut. Papillon hartz arre zaharrak hil aurretik zuen konportamentu berbera erakusten du. Beraz...
Urte hartan, 1998, Camille gure artean zebilela entzun nuenean izugarrizko poza sentitu nuen. Betidanik gustatu izan zaizkit hartzak, bereziki Pirinioetako hartz arrea. Baina Camillek biziki piztu zuen nigan beraienganako jakinmina;. dokumentalak, internet, liburuak, bai! hartzen inguruko biologia liburuak erosi eta goitik behera ikasteraino. Elikadura, ugalketa, hibernazioa, habitata
Bakartia, misteriotsua, indartsua baina guzti horien gainetik jakintsu eta zuhurra. Munduko kultura askotan ageri da hartza.Migel Mari Elosegi basozain Leitzarraren "Hartz arrea Pirinioetan" liburuan agertzen den kondaira zahar batek dioenez Ipar-mendebaldeko amerikar indioentzat hartza izan omen zen aintzinako gizakiei basoan bizirik irauten irakatsi ziena: hark adierazi omen zien zer jan eta zer ez, eta urte sasoi bakoitzean zein baliabide ustia zitzaketen. Baina negua lotan pasatzeko sekretua ikasi aurretik, beldurra medio, hartzak hiltzen hasi omen zen gizakia. Eta ordudanik hartzak lozorroan zeuden bitartean gizakiak gorriak eta bi ikusi behar izaten dugu neguko hotzari aurre egiteko.
Badira urte batzuk Belaguako basoetan barneratzen asi nintzela hartzaren magiak bultzaturik. Argazki kamera eskuan eta begiak lurrean oinatz edo beste arrastoren baten bila. Bide zidorren batean anka arrastoren bat topatu osteko zirrara ezin da deskribatu. Sentsazio izugarria da.

Azken egun hauek iritxi arte inork ez du lortu fisikoki zu ikusterik. Oinatzak, gorotzak, ileak etab bai baina zu fisikoki ez. Mamu baten antzera ibili zara gure artean. Ilusio asko piztu dituzu. Oraintxe bertan zuk zeuk eginiko "okerkeria" asko datozkit burura; Belaguako artzain bati erlauntzetatik eztia jan zenionekoa, radiotransmisorea ipintzeko arrapatu nahian gauero gauero pasatzen zinen bidezidor batean ipinitako 4 tranpak berauetan erori gabe pasa zenituenekoa, Uztarrotzeko plaza erdi erditik pasa zenuenekoa.... ezin ahaztu gosea dela medio jan dituzun ardi gajoak.
Zu Belaguan ibiltzeak inguru harekiko dudan arreman estua oraindik ere gehiago lotzea lortu du. Ukerdiko erreserba integrala (mila urtean atzera artxiboetan ez da ageri giza ustiaketarik Ukerdiko basoan) eta bere inguruak ezagutzera bultzatu ninduzun. Egun horietako batean Ukerdiko basoaren erdi erdian geundela ikusi genituen artz gorotzak, azeri mahatsez osaturiko botaka beroa eta entzundako oihu gogor hura ez ditut sekula ahaztuko (orein, basurde, kortzo eta bestelako animalia basatien oihuak entzunak nituen askotan aurretik eta hura ez zen izan horietako bat). Ordudanik lehen Belagua ikusten ez nuen modu berezi batean ikustea lortu duzu. Bailararen egoera osasuntsuaren bioindikadorerik hoberena zara. Bailararen kontserbazioaren aldeko borrokaren eragileetako bat.
Bizi arazi didazun guztiagatik, baso batean sartzen naizen bakoitzean ingurunea ulertu ahal izateko jakinmina pizteagatik, naturarekiko maitasun eta miresmena indartzen laguntzeagatik eta beste hainbat gauzengatik eskerrak eman nahi dizkizut zu gure ondotik joan aurretik.
Zure lekua ez da hutsik geratuko, badituzu lagunak inguruan. Zure jolas parkea zoragarria da eta Nere, Aspe Ouest edo Canellito gure artean izango direla zihur naiz Aztaperreta eta Ukerdiko azken hartz seinaleek adierazten duten bezala.
Agur eta ohore Camille!!!
Erantzunak
Zorionak Iurgi!
larrosie Olatzentzat itxikot, baina liburue nik erregalaukotzut
Atzo entregau dozkuezan liburutegiko liburuek, ta bat zuentzat gordeot!
Ai Camille, Camille... seguru ondo dabilela, kobazuloren baten lo
oin ganera lagun barrixek dekoz!
aaa ta beste kontu bat: tiak ekarri dozte Troll bat Mexikotik!! jaja oniño ezteko ixena, baia uste dot Katta-gaz geratuko dala, Katazkartzagattik!
mas kukaa! jaja ganera da ikasketa eta gaztetasunaren trolla!
bueno ba, gero ezetukozu! Geroarte! Muaakss!
Nork: bidane.2008/04/25 10:15:02.648 GMT+2
kaiiixooo prriiimoooooo!!!
zmz zabiiltz??
zure argazkinbat jarribearkozu eztaaa???
ikustea lan ona itezula baño artistan argazkik eztaoo!!!!
aldezunen nere fotologen idatzii!
ta ez dudatu zure urtetan dedikatukoizutela ee!!
aio primiitooooooo!!muxuuu asko ta eskumiñak denaai!!
muaaaaa!!!
www.fotolog.com/ismene92 oi da nere fotologa!!
chaiiitooooo
your cousing:Ismene =D
Nork: ismeenee.2008/05/11 21:41:04.750 GMT+2