Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/28 15:48:49.394 GMT+2

Ikusi arte Iban!!!

Gaur goizean Durangotik Beasaina lanera nentorrela, irratia entzuten ari nintzela, 34 urteko Gurutze Gorriko mendiko erreskate taldeko kide bat Frantziako kainoi batean hil dela entzun dut. Hotzikara berezi bat sentitu dut berehala. Zu ez zinela pentsatu nahian egon naiz. Goizeko 8retan, berriro ere irratian, entzun nahi nuen azken izena entzun dut; Iban Ozamiz. Ezin izan gara behar bezala agurtu, beno agian bai. Unanun elkarri eskua sendo emanez esandako "Ikusi arte" harekin geratzen naiz. Zenbat proiektu geratu diren  ezerezean bapatean! Baina zin dagizut aurrera jo eta errealitate bihurtuko ditudala.


Udaberriko haizeak laztandu,
udako ilargiak kulunkatu,
udazkeneko euri lodiak besarkatu,
neguko ekaitzaren malkoak xukatu,
zintuen, zintuen, zintuen...







Hainbeste maite zenuen abesti honekin;



Luis Mariano Mateosen "Cañones del Pirineo Occidental" liburuan agertzen den esaldi hau oso ongi ulertu zenuen:

" Yo antes estaba completamente sordo. Y veía a la gente de pie y dando toda clase de vueltas. Lo llamaban baile. A mi me parecía absurdo... hasta que un día oí la música. Entonces comprendí lo hermosa que era la danza ".

Del libro " el canto del pájaro " de Anthony Mello

Eta zuk zerorrek hauxe esan zenuen Sialara joan aurretik:

"Quiero seguir bailando"

Dantzan jarraitu beharko dugu ba lagun!!! Ikusi arte Iban!!!

Iozablog

Nork: aunamendi.2008/07/28 15:48:49.394 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ederra.

Nork: larri.2008/08/12 13:03:21.126 GMT+2
http://aitzkorriganeko.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.