Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/25 01:40:54.341 GMT+1

Lagun on baten heriotzean / Tras la muerte de un buen amigo







Agur bero bat Mikel!!! Eta eutsi goiari Alaitz, besarkada handi bat !!!



Nahiz eta heriotza
helduko zaidala jakin
ez dut
haatik
horren aurka
buru-bihotzez borrokatzetik etsiko.
ez nau
ustekabean harrapatuko!
bizi naizeno bizitza kantatuko dut.
eta behar dudan
denbora baino lehen
hiltzen banaute
nere hortzetan itzaliko den azken antzia
beste batenetan
loratuko den
lehen irria
izango da.

Nork: aunamendi.2007/12/25 01:40:54.341 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Iurgi! Aiorak eman dit zure blogaren berri. Mila esker Mikeli tartetxo hau eskaintzeagatik; seguru nago pozik emango lizkizukeela eskerrak. Niri bidaltzen dizkidazun animoak ere kontuan izango ditut; hor zaudetela jakiteak aurrera jarraitzeko indarra ematen dit. Muxu bana pareja.

Nork: alaitz.2008/01/02 23:42:34.482 GMT+1

Ez daukezu zertan eskerrak eman beharrik Alaitz, omenaldi txikitxo bat besterik ez da hau. Badakizu hemen gaudela. Besarkada haundi bat erdibizkaitar honen partez.

Nork: Iurgi.2008/01/03 00:30:49.465 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.