Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/15 23:10:14.479 GMT+1

Kriseilu zahar baten argitan

Orain dela bi urteko udazkenean, gu mendian ginen bitartean, Eusebio, Dioni eta Patxi belaguako basoetan barrena ibili ziren udazkeneko frutu onenen bila. Iluntzean Belaguako borda zahar batean elkartu ginen elkarrekin afaltzeko. Kontu-kontari egon eta gero ehun urte baino gehiago dituen kriseilu baten argiaz jolasten hasi ginen. Inguruko argi guztiak itzali eta bere argiaz soilik baliatuz konposizio ezberdinak egiten hasi ginen eta azkenean ikusten duzuen hau sortu genuen. Argazki hau ikusten dudan bakoitzean gau hartako oroitzapen asko datozkit burura eta  azken aldian egiten dudan modu berean nire osabaren olerki bat atxikituko diot argazkiari:

Ilargiaren bila
zabiltzan hori,
tori nire kriseilua!
Lainoaren seme garenoi
aski zaigu aurrekoaren
aztarna,
Lagun urkoaren eskua!

Patxi Ezkiaga


Nork: aunamendi.2008/01/15 23:10:14.479 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru