Laga Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barnean dagoen hondartza txiki bat da. Ogoño mendiak ikutu berezi bat ematen dio. Bertan ere gauez atera nituen argazki batzuk.
Aurreko teknika berbera erabiliz lehen planoko arkaitza argitu nuen eta Ogoñoren argiztapena Matxitxakoko faroari zor diot.


Ez da Ogoño Lagak duen berezitasun bakarra. Surflariek asko maite dute txoko hau bere korronte gogorrengatik. Laga aserratzen denean ez da giro izaten bertan. Bi argazki hauek gaueko argazki hauek ateratako arratsalde bereberean aterata daude. Ilunabarreko argazki ederrak atera daitezke bertatik Mundaka, Matxitxako eta Izaro aldera



Hurrengo saioa Gaztelugatxen egingo dut filtro degradatu neutroak probatzeko. Horretarako behar dudana: Asteburu batean ilunabarrez marea bajua tokatzea eta haizea hego ikutuaz ilunabarreko kolorazio gorri berezi hori lortzeko.. Loteria ia-ia.
Erantzunak
Iurgen!!
hemen nabil infoko klasien apur bat kotilleetan ta gustau datez argazki barrixek e! eske Laga... bueno Gizara juen binaz...
seguru ezetzen dozule helbidie, baina badaezpadan apuntetan dot. Argazki oso polittek dekoz (onak eztakit, baina polittek bai)
www.ibbphoto.com
bueno ba ondo ibili ta geroarte, ezta? Muaks!
Nork: BIdane.2008/02/29 09:53:47.741 GMT+1
Aupa, Iurgi. Ni ere argazkilari amorratua naiz, baina beste arlo batzuetan. Paisaia argazkiak ez ditut egiten, eta teknika hori nahiko nuke errekuperatzea. Nola atera dituzu argazki hoiek, zer teknika erabiliz, flash... esplikatuko zenidake? ze objetivo erabili duzu?
Agur bat.
Apor zierto zein kamara erabiltzen duzu?
Nork: jokin.2008/03/06 14:59:55.208 GMT+1
Nork: iurgi.2008/03/06 15:03:35.841 GMT+1