Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/13 22:26:11.036 GMT+1

Lakartxelako kanal zentrala

Aspaldiko partez elurra eta izotzaren xarma sentitu dut. Hondarribiko Fernandok nahastu zuen guztia. Iurgi! etorri nahi Lakartxelara kanaletik? Eta badakizue erantzuna zein izan zen ezta? Pablo eta Fernando expedizio buru zirelarik Jabi eta ni beraiekin abiatu ginen. Gauez asi genuen ibilaldia Belaguako kuartel militarraren ondotik kanala egoera egokian arrapatu ahal izateko. Egunsentiarekin batera ia ia kanalaren basean ginen. Kranpoiak jantzi, pioletak atera, kaskoa ipiñi eta egurre!!! Gero eta gorago igo orduan eta gradu gehiago artzen zuen aldapak. Gutxi gora behera erditik gora 55 gradu inguruan ditu kanal honek. Kanalaren amaieran ertz batean sartu behar da bertatik Lakartxelako puntaraino joateko baina ertzaren kondizioak eta hegoaldetik zetozen "Mordorreko" lainoak ikusita atzera egin genuen eta beste kanal batetik jeitxi ginen. Guztira 7 ordu inguruko ibilbide zoragarria. Argazkiak nireak eta Fernandorenak dira.


Kasko laranjarekin: Jabi
Kasko urdina eta polar laranjarekin: Fernando
Kasko urdina: Pablo
Kasko zuria: Ni


Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket Photobucket

Nork: aunamendi.2009/01/13 22:26:11.036 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru