Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/31 09:19:13.103 GMT+2

Artea eta kultura

Baldea eta Ateneu Gabriel Buades taldeek egindako bideo antitaurinoa. No comment.

Nork: youtube.2006/05/31 09:19:13.103 GMT+2
Etiketak: zezenketak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2006/05/25 10:12:01.330 GMT+2

Mad V, ilusionista?

YouTube edo antzeko bideo zerbitzuei esker fama lortu duen El Koalari buruz aritu ginen azken idatzian. Gaur, antzeko beste kasu baten berri jakin dut.

Mad V: maskara bat etxeko koartotik magia trukoak egiten. Eta jendea ikusten, komentatzen, zabaltzen.

Adibide bat, hemen:

Eta beste trukoak, hori bezin txarrak.

Eta, orain, telebista kate batek fitxatu du. Eta kontratuaren ondorioz, koartoan trukoak grabatu eta YouTubera igotzeari utziko dio, horixe galerazi baitiote. Hori bai, telebista kate hortako programak seguru igoko dituztela.

Enpin. Magia egiten dute, bai, batzuk.

Nork: youtube.2006/05/25 10:12:01.330 GMT+2
Etiketak: ilusionismoa magia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/23 13:50:28.442 GMT+2

Opa, mundiala, Internet eta bertsioak

Kuriosoa Koalaren "Opa, yo voy a ace un corral" abestiarekin gertatu dena.

1. Inork ezagutzen ez zuenean, bideoklip bat egin eta YouTubera igo zuen.

2. Interneten izugarri zabaldu zen. Bideo bera auskalo zenbat aldiz dagoen YouTuben, eta konkretuki hau milioi erdi aldiz ikusia izan da.

3. La Sexta-koak akordatu, eta mundialeko abestia egin dute harekin.

Eta beste anonimoren batek, bertsio ironikoagoa ere bai:

4. Orain, zopa=opa.

5. Eta konturatu gara, badakiela gitarra jotzen! Begira ze bertsio dotore egiten dituen hemen.

Ondoko bi "aurkezle" txepel hoien ondoan, Don.

Nork: youtube.2006/05/23 13:50:28.442 GMT+2
Etiketak: koala opa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

2006/05/23 10:22:06.121 GMT+2

Azken Portuko Habanera

Azken Portuko txaranga mitikoa, 2004ko jaietan, Habanera doinuan kantari.

Azken portua, ametsen errepublika

Nork: youtube.2006/05/23 10:22:06.121 GMT+2
Etiketak: zarautz txaranga azkenportu habanera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/17 09:05:35.405 GMT+2

Pentagonoko bideoak

Irailaren 11ko atentatuetan, Pentagonoaren kontra jo zuen Boeing abioiaren irudiak publikatu dituztela, horixe izan zen atzo telediarioetako notizia bat. Nonbait, kospirazio teoria guztiekin bukatu nahi zuten (badakizue, ez zela hegazkina erori, misilak zirela, ea holako destrozoa nola egin zuen hegazkin bakarrak, non zeuden pusketak... Interneten behintzat izugarri zabaldu diren teoriak).

Publikatu dituzte ba bideo santu hoiek, eta zakurraren putza. Lehen baino okerrago edo lehen bezala, gehinez. Apenas ezer ikusten den. Kea, sua.

Eta nik, teoria konspiratorio absurdo hoien zale diren guztiei behingoz arrazoia kenduko dien froga definitiboaren zai jarraitu behar.

Hona bi bideoak.


Nork: youtube.2006/05/17 09:05:35.405 GMT+2
Etiketak: pentagonoak irailak11 aeb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/15 11:01:21.807 GMT+2

El martini perfecto

Txemi Pejenautek irabazi du "XI premios KINO"  sariketako lehen saria, bere "El martini perfekto" laburmetraiarekin . Nafarroako Unibertsitateko komunikazioa fakultateak antolatzen ditu sariketa hauek.

Hona hemen bideoa.


Informazio gehiago fakultateko orrialdean eta atxukale.com-en.

Nork: youtube.2006/05/15 11:01:21.807 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/05/10 13:51:44.865 GMT+2

Dantzaren eboluzioa

Dantzan.com berritu dute, eta gipuzkoa.dantzak.com inauguratu ere bai. Eta nik bideo hau topatu dut YouTuben, dantzari artista batena.

Nork: youtube.2006/05/10 13:51:44.865 GMT+2
Etiketak: dantzak ikuskizuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/08 09:56:08.717 GMT+2

Athletic eta Realaren omenez

Dena ez da hain serio hartu behar.

Nork: youtube.2006/05/08 09:56:08.717 GMT+2
Etiketak: kirolak futbola | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/05/08 09:51:06.359 GMT+2

Kruzean

Astebete batean, milioi bat aldiz ikusi omen da 10 segunduko bideo hau YouTuben.

Nork: youtube.2006/05/08 09:51:06.359 GMT+2
Etiketak: arriskua kotxeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/03 09:13:13.544 GMT+2

Mac-en iragarki berriak

Zuzena, benetan, Apple enpresaren iragarki kanpaina berria. PC bat da korbatadun gizon bat; Mac bat, berriz, mutil gazte osasuntsu bat. Eta birusak, berrabiatzea, sarera konekatatzea... dena parodiatuz.

Hona hemen kanpaina barruko hiru iragarki, bakoitza 30 segundu ingurukoa..

Birusak:

Berrabiatzea:

Sareko konexioak:

Nork: youtube.2006/05/03 09:13:13.544 GMT+2
Etiketak: pc mac iragarkiak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)