Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/29 19:18:27.673 GMT+2

Mendekotasuna, obsesioa, erokeria

Suediar gobernuak 400€-tako ordainsaria ematen du Heavy musikaren mendekotasuna izanez gero.

 Hamar urtean Suediar justiziarekin borrokan ibili eta gero Roger Tullerek Heavy musikarako duen desio, pasio edo obsesioa, mendekotasun gisa onartzea lortu du.  Ez du ahalegin makala egin behar izan baina azkenean berearekin atera da. Ez da edonolako bidea izan, epaitegi askotatik pasa behar izan baitu, baita mediku eta psikologo asko bisitatu ere eta Suediar Inemarekin ere arazo dezente izan ditu. Azkenean etsi ez duen bidean, garaile suertatu da. Bai bere jardunagatik eta baita bere jaioterriko epaiaren laguntzagatik, gaur lasai lo egiten du. Amaitu baitzaio orain artean lan munduan izan duen diskriminazioa.

Ondorioz gaurtik aurrerantzean hilero kalte-ordaina bat jasoko du bere mendekotasuna, ezgaitasun bezala onartu dutelako. Orain artean izandako arazoak alde batera utziaz bizi berri bati ekingo dio. Aurrerantzean musikaz gain bere lanarekin ere gozatzeko aukera izango du orain artean  toki askotatik bota izan dute, musika entzuteagatik eta baita kontzertuetara joateko egiten zituen lanuzteengatik.

Aurrerantzean, musika entzun eta gainera kontzertuetara lasai eta lana galtzeko beldurrik gabe  joateko baimena dauka , epaia eta INEMaren babesarekin.

Pasatako urteen jarduna datozen urteetarako ondasun bilakatu zaizkio metalomano honi.


 

heavy_metal

Nork: bikingoak.2008/05/29 19:18:27.673 GMT+2
Etiketak: kronika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru