2007/09/25 12:56:53.176 GMT+2
Ingelesa Bilbo Zaharra euskaltegian

IC Idiomas eta Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik aukera paregabea duzu ingeles ikastaroak egin ahal izateko zure etxetik gertu, Bilboko Alde Zaharrean*, hain zuzen ere.
Irakasleak adituak eta esperientzia handikoak izango dira, eta metodologia, berriz, punta-puntakoa eta ikasteko eraginkorra. Kalitatea izango duzu oinarri.
HAURRENTZAKO IKASTAROAK (6-15 urte)
- Irailaren 17tik ekainaren 19ra
- 3 ordu asteko, bi egunetan
16:30-18:00 / 18:00-19:30
GAZTETXO ETA HELDUENTZAKO IKASTAROAK
- Urriaren 8tik ekainaren 19ra
- 4 ordu asteko, bi egunetan
16:30-18:00 / 18:00-19:30
Come on to your euskaltegi!
Nork: bilbozaharra.2007/09/25 12:56:53.176 GMT+2
Etiketak:
euskaltegi
euskara
bilbo
bilbozaharra
euskaltegia
ingelesa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/15 17:26:39.999 GMT+2
Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 21ean
ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30.
Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu:
- Bertsolariak
- Antzerkia
- Kantariak
- Testigantza
- Euskalduna agiriaren banaketa
- Aurreskua
- Luntxa
- Erromeria
Zatoz gurekin ospatzera!
Nork: bilbozaharra.2007/06/15 17:26:39.999 GMT+2
Etiketak:
euskaltegi
euskara
euskera
zaharra
bilbo
bilbozaharra
euskaltegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/07 17:33:57.316 GMT+2
Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia.
Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau:

- Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean.
- Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu.
- Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa.
- Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean eskeinitako hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumen eskutik.
- Beti bezala, Mikelen txokoak ez du huts egiten.
- Argazkiak: Berbaldun: Gorbeiara irteera / Ikasleak / Idazlan lehiketako sari banaketa euskaltegiaren txokoan.
Nork: bilbozaharra.2007/06/07 17:33:57.316 GMT+2
Etiketak:
euskaltegi
euskara
euskera
zaharra
bilbo
bilbozaharra
euskaltegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/31 17:29:39.466 GMT+2
Hauxe da Nafarroatik egingo dugun ibilbidea:
Nafarroara irteera map - Tagzania
Nork: bilbozaharra.2007/05/31 17:29:39.466 GMT+2
Etiketak:
euskaltegi
euskara
euskera
zaharra
bilbo
bilbozaharra
euskaltegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/25 17:23:27.844 GMT+2
Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana...

Plan bikaina prestatu dugu:
1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA
Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan

2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA
Iluntzean etxera.
Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!
http://www.tagzania.com/item/29397">Irati map - Tagzania
Irati tagzanian: gutxitu zooma hobeto ikusteko.
Eskuarekin mapa mugi dezakezu.
Nork: bilbozaharra.2007/05/25 17:23:27.844 GMT+2
Etiketak:
euskaltegi
euskara
euskera
zaharra
bilbo
bilbozaharra
euskaltegia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/10 17:20:39.900 GMT+2
Kaixo! Udabarri betean gauden honetan gure euskaltegiko hormak ere kolorez jantziko ditugu. KOLOREAK izeneko argazki erakusteta antolatuko dugu pasiloetan zehar.

Argazkiak IBARREKO FOTO CLUB talde bilbotareko kideek ateratakoak ditugu. Astekehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara.

Nork: bilbozaharra.2007/05/10 17:20:39.900 GMT+2
Etiketak:
euskaltegia
euskera
bilbozaharra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/08 17:22:34.275 GMT+2
Kaixo! Badakizunez, euskal kulturaren ajeen inguruan gabiltza aspaldion. Gai nagusi hori jorratzeko, idazle asko ari dira pasatzen gure elkargunetik. Eta idazle horien iritziak oihartzun handia ari dira edukitzen, hala komunikabideetan nola gizartean, oro har. Eta guk horixe nahi, kezkak haizatu alegia, erresonantzia kutxarena eginez.
Ez dugu hemen Joseba Zulaikaren merituen zerrenda egingo. Nahikoa bedi esatea, liburu mordo bat argitaratu dituela eta euskalgintzako erreferentzia garrantzitsu bihurtu dela.

Beti esaten dugun bezala, hitzaldia benetan onuragarri gerta dadin, zuri laguntza eskatu beharrean aurkitzen gara. Izan ere, Joseba Zulaika Bilbora ekartzearekin, lanaren erdia baino ez dugu betetzen. Zein da falta den beste erdia? Bada, hitzaldia ondo ateratzea, eta horretarako ezinbestekoa da hizlariari galdera mamitsuak egitea. Horretarako behar zaitugu zu.
Nola bideratu zure parte hartzea? Bi aukera duzu. Bata, zu hitzaldian bertan hizlariarekin aurrez aurre aritzea. Bestea, zuk aldez aurretik zure kezka guri adierazi, eta guk hitzaldian hizlariari luzatzea. Korreo elektronikoak asko errazten du kontua. Guri berdin zaigu zein bide aukeratzen duzun. Inporta duena zure parte hartzea da. Zure aportazioen zain gaituzu. Bien bitartean, ondo segi.
EGUNA: MAIATZAK 10
LEKUA: EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA
ORDUA: 19:30
Nork: bilbozaharra.2007/05/08 17:22:34.275 GMT+2
Etiketak:
zulaika
euskaltegia
hitzaldia
josebazulaika
bilbozaharra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/04 18:47:12.373 GMT+2
Maiatzak 11-12-13

OSTIRALA 11:
-
Gaueko 20:30ean TXOKOan harrera, ongi etorria eta afaria.
LARUNBATA 12:
-
Paseoa itsasontzian: Bermeo, Izaro, Elantxobe, Bermeo.
-
Bazkaldu Matxitxakon
-
Eneperin kafea. “San Juan de Gaztelugatxe” aukeran
-
Gauean: Bertso-afaria

IGANDEA 13:
-
Buelta Gernikatik
-
Bazkaldu
-
Etxera
Urdaibai map - Tagzania
Nork: bilbozaharra.2007/05/04 18:47:12.373 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/04 18:16:00.434 GMT+2
Berbaldun taldea
- IRTEERA-EGUNA: Maiatzak 5, larunbata
- IBILBIDEA: Pozalaguako kobazuloak, Karpin natura-parkea, Balmasedako txapel-lantegia…
- IRTEERA-ORDUA: Goizeko 9ak
- ITZULERA-ORDUA: arratsaldeko 18:00ak

Euskara bultzatzeko asmoz egingo dugun irteera.
Izena emateko azken eguna: Maiatzak 3, osteguna
Eman izena bulegoan, berbaldun hori!
Prezioa: 20 euro, bazkaria barne.
Korrika 0 km. Karrantza map - Tagzania
Nork: bilbozaharra.2007/05/04 18:16:00.434 GMT+2
Etiketak:
berbaldun
irteera
karrantza
txangoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/04 18:08:26.130 GMT+2
Josune Bereziartu
Beti bezala, Bilbo Zaharra euskaltegian zuontzako hitzaldi eta ekitaldi interesgarriak antolatzen dihardugu. Oraingoan, Josune Bereziartu eskalatzailearen ikus-entzunezkoa eta hitzaldia antolatu ditugu.

Josune Bereziartu munduko eskalatzaile onenen artean kokatu da. Azken urteetan munduko errekor gutiak hausten ari da eskalatzaile lazkaotarra. 2002 urtean historiara pasatu zen, emakumezko batek inoiz gaiditu ezin izan duen zortzigarren mailako zailtasuna gainditu eta 9A zailtasunezko Bain de Sang (St. Loup, Suitza) bidea eskalatu ostean. Lorpen galatiko honegatik Estatu Batuetako Climbing aldizkari prestigiotsuak Golden Piton Aguard saria eman zion, urte hartan egindako eskalada-ekintza guztietatik onena egiteagatiko saria, hain zuzen ere. Honek erakusten digu munduko eskalatzailerik onenetakoa dugula, baita gizonezkoen artean ere.
Ezbairik gabe, Josunek 9A+ baino zailtasun handiagoa duen gizon eta emakumeen arteko bereizketaren horma igotzea lortu du, berdintasunaren bidean.
Ezbairik gabe, Josunek 9A+ baino zailtasun handiagoa duen gizon eta emakumeen arteko bereizketaren horma igotzea lortu du, berdintasunaren bidean.
Hitzaldia eta Ikus-entzunezkoa
- Noiz: Maiatzak 8
- Non: Euskaltzaindiako egoitzan
- Ordua: 18:30
Nork: bilbozaharra.2007/05/04 18:08:26.130 GMT+2
Etiketak:
josune
bereziartu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak