Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/23 23:12:48.526 GMT+2

HULKEN AURKIKUNTZA KIRURGIA GELAN

 Kolore berdeko odola zeukan gizon bat aurkitu dute ebakuntza kirurgiko berezi bati esker.

 

hulk 

 

Hulk deituriko berde koloreko azala zeukan gizonaren telesaila gogorarazi zuten Kanadako doktore talde batek pasa den asteartean, hilak 6, gizon bati beharrezko ebakuntza kirurgiko bat egiten ari ziren bitartean. Badirudi, batzutan, operazio kirurgikoek beharra asetzeaz aparte kasu berezi eta pentsaezinak aurkitzeko ere balio dutela.

 

Hulk berriak Nazionalitate kolonbiarra du eta 42 urteko gizona da. Aurretik, 2005.urteko urrian hain zuzen,  ospitalean egonda zen bere hanketan odol-zirkulazio arazoa baitzeukan.

 

Kolumbiako Unibertsitateko St. Paul ospitaleko Stephan Schwarz eta Alana Flexman doktoreek, gizonaren odol-jarioa blokeatzen ari ziren ehunak ezabatzen saiatu ziren ebakuntza kirurgiko baten bitartez. Aurretiko probetan zehar, doktoreek gaixoa takikardia arina pairatzen ari zela antzeman zuten, baina garrantzi handirik ez zioten eman bere arteria-presioa egokia baitzen.

 

Ezustekoa ebakuntza gelan gertatu zen, medikuek gizonaren arterian kateter bat sartu nahi izan zutenean. Behin eta berriz saiatu ondoren, zulaketek berde ilun koloreko odola eragin zuten, azkenean harridura eta nazka eragin zuena medikuen artean. Flexman doktoreak tokiko komunikabideei eskainitako prentsaurreko batean aitortu zuenez, gaixoaren besoan kateterra sartu zutenean, bere odola “berde-beltz kolorekoa zen, aguakate azalaren antzekoa”.

 

Hasierako ezustea albo batera utzi eta, azkenean, arrakastatsu amaitu zuten ebakuntza berezia. Kasu honen ostean beraz, edozer gerta edo aurkitu daitekeela ikus daiteke kirurgia geletan. Gizonaren odola aztertzerako orduan, sulfahemoglobina diagnostikatu zioten medikuek. Hau farmako berezi bat hartzeagatik has daiteke. Gizona migrañak kentzeko hartzen ari zen farmakoa, hain zuzen.

 

Nork: doctorcabezas.2008/05/23 23:12:48.526 GMT+2
Etiketak: kronika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

aupa i ere ikusten da pelikularen infernua .. mutil biak similar.thanks

Nork: liposuction.2011/05/13 13:58:12.917 GMT+2
www.laserliposuctionsurgery.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru