2012/01/19 18:29:46.869 GMT+1

Zortzigarren urtez, Euskaraz Bai Futbol Festa
antolatu dugu Herrerako Sporting kirol elkarteak eta Bizarrain kultur
elkarteak. Ekimen honen bidez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol
elkarteetako kide eta arduradunei gogorazi nahi diegu euskarak esparru
naturaltzat dituela kirola eta jolasa. Bizitzako arlo guztietan euskarak
normaltasunez aurrera egitea lor dezakegu, ahalegina atsegina baita. Denon
konpromisoarekin are errazagoa izango da.
Aurtengo futbol festako kartelaren
diseinua Herri Ametsa Ikastola, Herrera eta Altza Herri-ikastetxeetako haurrek egindako irudietatik
aukeratutakoekin osatu dugu. Irudirik politena Txomin Unanuek (Altza Herri-ikastetxea) egin
du. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Leire de Luis (Herri Ametsa Ikastola LH 5.B) eta Haizea Sanz (Herrera Ikastetxea 5.Maila) izan dira.
Eskerrak eman nahi dizkiegu
kartel lehiaketan parte hartu duten ikastetxe eta umeei.
Hona hemen aurtengo kartelak.
Irabazlea:

Bigarrena:

Hirugarrena
:

Nork: bizarrain.2012/01/19 18:29:46.869 GMT+1
Etiketak:
2011
futbol_festa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/13 17:27:05.724 GMT+1
Kaixo lagunak.
Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu.
Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta.
Espero zaitugu!
Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean
Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain
Nork: bizarrain.2011/12/13 17:27:05.724 GMT+1
Etiketak:
kantari
mintzamina
juan
gorostidi
lau
gogoeta
2011
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/11/29 16:24:07.289 GMT+1
Nork: bizarrain.2011/11/29 16:24:07.289 GMT+1
Etiketak:
2011praktika
plaza
altzagaina
gorria
mintzodromoa
mintzamina
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/11/21 16:11:03.097 GMT+1
Kaixo lagunak!
Aurtengo Mintzamina aurrera darrai.
Aste honetan prestatu dugun jarduera Mintzodromoa da.
Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian.
Hitzordua: Azaroak 23an, 17:00etan, Altzagainako Plaza Gorrian.
Parte hartu!
Argazkiak.org | Mintzodromoa 2011 © cc-by-sa: Bizarrain
Nork: bizarrain.2011/11/21 16:11:03.097 GMT+1
Etiketak:
mintzamina
2011
erabilera
mintzodromoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/11/08 16:47:36.628 GMT+1
"Sagarren denbora" bideo emanaldiarekin emango diogu gaur hasiera aurtengo MINTZAMINAri.
Dena den, ez da jarduera bakarra izango.
Hona hemen, aurtengo MINTZAMINArako prestatu dugun egitarua.
Espero dugu gustatzea!
Argazkiak.org | Mintzamina 2011 © cc-by-sa: Bizarrain
Nork: bizarrain.2011/11/08 16:47:36.628 GMT+1
Etiketak:
2011
egitaraua
mintzamina
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2011/11/06 17:37:05.265 GMT+1
Nork: bizarrain.2011/11/06 17:37:05.265 GMT+1
Etiketak:
bideo
mintzamina
emanaldia
2011
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/10/17 17:20:20.761 GMT+2
Bizarrain Kultur Elkarteak 'Mintzalaguna' ekimena abian jarri berri du; euskaldun berriei laguntzeaz gain, Altzako euskal giroa indartu nahi dute.
Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2011 © cc-by-sa: Bizarrain
Euskaraz hitz egiteko edozein toki da ona, solaskidea eta gogoa baino ez dira behar. Norekin hitz egin ez dutenei laguntzeko Altzako Bizarrain kultur elkarteak Mintzalaguna ekimena abian jartzea erabaki du, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak aurrera daraman eredua jarraituz. Egitasmoaren arduraduna Josean Abecia da, eta hala azaldu du ekainetik lantzen ari diren egitasmoaren zergatia: "Altza nahiko baztertuta dago eta bertako biztanleek askotan ez dute elkar ezagutzen. Euskaltegietan ikasten ari direnei aukera eman nahi genien Altzan bertan euskaraz egiteko".
Euskaldunak Mintzalaguna programara hurbiltzeko, orain hiru hilabete iragartzen hasi ziren. Altzako euskaltegiekin ere harremanetan jarri ziren, bertako ikasleak gonbida ditzaten parte hartzera; "propaganda egiteko eskatu diegu, uste baitugu toki aproposa izan daitekeela partaideak aurkitzeko". Bi bideek emaitzak eman dituzte. Jada 14 lagunek izena eman dute, eta lau hirukote osatu dituzte. Joan den astean Altzatarrak elkartean bildu ziren partaideek elkar ezagutzeko. "Jendearekin hitz egin, eta gustu nahiz adinaren arabera antolatzeko asmoa genuen; baina beraien kabuz hizketan hasi eta egunean bertan osatu zituzten taldeak", argitu du Abeciak.
Taldeak hiru lagunek osatzen dituzte. Horietako batek euskaldun zaharra izan behar du, dinamizatzaile papera egiteko. "Ez du ezer berezirik egin behar, elkarrizketaren iniziatiba hartu pixka bat bideratu, eta euskaldun berriei lagundu", zehaztu du Bizarraineko kideak. Oraingoz nahiko parekatuta dago euskaldun berri eta euskaldun zaharren eskaria; hala ere, beraien asmoa, gutxienez, beste hiru talde osatzea da. Animatzen direnek, bizarrain@altza.net helbidera idatzi besterik ez dute egin behar. "Irekia da. Jendeak edonoiz erabaki dezake parte hartzea. Hemendik lau hilabetetara hiru lagun agertzen badira eta taldea osa badezakete, primeran. Ez da ikastaroa, helburua jendeak nahi duenean hitz egitea da", gogoratu du Abeciak.
Sare euskaldunak ehuntzeko
Hirukoteak astean behin elkartuko dira, gutxienez, paseoan, kafea hartzen ari direla… euskaraz hitz egiteko. Hala ere, antolatzaileen nahia ahalik eta gehien elkartzea litzateke. "Lagun egin eta gehiagotan elkartzen baldin badira hobe, baina gutxienez astean behin egongo dira". Izan ere, ekimen honen bidez Altza euskalduntzeko pauso bat gehiago eman nahi baitute: Euskaraz dakitenek norekin erabili izan dezatela. "Altza oso handia da, eta euskararen ezagutza maila Donostiako baxuenetakoa da. Hala ere, jendeak ezagutzen du, baina bere inguruan ez du jenderik edo ohiturarik ez du euskaraz egiteko".
Mintzalaguna programak izandako erantzun onak euskaraz bizitzeko asmoa duten altzatarrak izan badirela agerian utzi du, baina norekin hitz egin ez dutela. Elkar ezagutza erraztu eta, era berean, saretxoak sortzeko bidea izan daitekeela uste du Abeciak. "Jende euskalduna ezagutzeak, beste euskaldun batzuk ezagutzera eramaten zaitu, euskal multzoetan muturra sartzen laguntzen dizu"
Erreferentzia gehiago:
Irutxulo hitza,
Noticias de Gipuzkoa
Nork: bizarrain.2011/10/17 17:20:20.761 GMT+2
Etiketak:
euskara
mintzapraktika
mintzalaguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/24 13:02:11.837 GMT+2
Establezimendu hauetan langile gehienek (gutxienez hiru langiletik bik) badakite euskaraz.
Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure
erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu!
Elkarbanatu
Nork: bizarrain.2011/07/24 13:02:11.837 GMT+2
Etiketak:
zerbitzua_euskaraz
euskaraz_bizi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/23 12:53:04.010 GMT+2

Bizarrain elkarteak bultzatuta eta hainbat altzatarren
eskariari erantzunez, Mintzalagun ekimena abian jarriko da Altzan. Euskarazko mintzapraktika
saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin
hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi
duten lagunei zuzenduta.
Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (943 397
464) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net).
euskaraz.net
Elkarbanatu
Nork: bizarrain.2011/07/23 12:53:04.010 GMT+2
Etiketak:
euskaraz_bizi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/07/20 14:12:08.571 GMT+2

Gure elkarteko kide den Zigor Etxeburua izendatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen zuzendari. Zorionak eta eutsi goiari!
Berriagipuzkoaeuskara
Nork: bizarrain.2011/07/20 14:12:08.571 GMT+2
Etiketak:
bizarrain
hizkuntza_politika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak