Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/12/23 00:59:25.237 GMT+1

Euskaraz Bai Futbol Festa 2010

Zazpigarren urtez, Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting kirol elkarteak eta Bizarrain kultur elkarteak. Ekimen honen bidez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta arduradunei gogorazi nahi diegu euskarak esparru naturaltzat dituela kirola eta jolasa. Bizitzako arlo guztietan euskarak normaltasunez aurrera egitea lor dezakegu, ahalegina atsegina baita. Denon konpromisoarekin are errazagoa izango da.


Aurtengo futbol festako kartelaren diseinua Herrera eta Oleta ikastetxeetako 22 haurrek egindako irudietatik aukeratutakoekin osatu dugu. Irudirik politena Ion Ander Goikoetxea Renak egin du, eta lelorik osatuena Hodei Naharro Tomék. Eskerrak eman nahi dizkiegu kartel lehiaketan parte hartu duten ikastetxe eta umeei

Noticias de Gipuzkoa

Nork: bizarrain.2010/12/23 00:59:25.237 GMT+1
Etiketak: erabilera futbol_festa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru