Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:
Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek
egindako irudiekin osatu dugu. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.
Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diegu haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo.
Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.
2008/01/07 23:04:45.760 GMT+1
Futbola ere euskaraz!
Nork: bizarrain.2008/01/07 23:04:45.760 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat