Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/01/22 15:56:26.727 GMT+1

Ia erdiek!

Bizarrain elkarteak aztertu du zenbatekoa den Larratxoko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Dendaz denda joan da Bizarrain elkarteko teknikaria eta galdetu du zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.

Datuak honakoak dira:

  • 50 establezimendutan egin da galdeketa,
  • 126 langilek egiten dute lan jendaurrean,
  • horietatik 58k dute bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa (% 46),
  • eta 53k bezeroari euskaraz erantzuteko ezagutza nahikoa dute (% 42).

Beraz, zure erosketak euskaraz egitera animatu nahi zaitugu, uste baino toki gehiagotan topatuko baitituzu langile euskaldunak.

Nork: bizarrain.2010/01/22 15:56:26.727 GMT+1
Etiketak: zerbitzua_euskaraz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru