Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/28 11:49:21.182 GMT+1

Kathmandu

Jadanik pasa dira bi egunak eta heldu gara Kathmandura. Delhi-ra bueltatzeko bi egun falta zaizkigu eta bertan turismo apur bat egiteko parada izango dugu. Hainbat gauza ikusiko ditugu, Thamel-eko kale komertzialak, Swayambhunath eta Bodhnath Stupak, (Kathmanduko budismoaren erlijio topagune garratzitsuenetakoak), Pashupatinah tenplu hindua... Pena merezi izan du bidai honetan India eta Nepal herrialdeak uztartzea, aldez aurretik hartutako erabakia zuzena izan da. Beheko argazkian ikus dezakezue Bodnath Stupa.

 

Nork: Delorean.2008/01/28 11:49:21.182 GMT+1
Etiketak: bizikletako azken bidai eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/16 16:22:34.671 GMT+1

Sarangkot Behatokiko ikuspegia

 

Sarangkot behatokitik  parez-pare ikus ditzakegu Annapurnak .

Nork: Delorean.2008/01/16 16:22:34.671 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/01/16 10:52:23.035 GMT+1

Phokara

Jadanik Nepalen gaude, muga Sonaulitik igaro dugu eta Phokharara heldu gara. Phokarara, heldu aurretik ordea, 2 herritan egingo dugu parada, Butwal-en eta Wailling-en, eta 200 km bizikletan egin behar izan dugu gauden tokira heltzeko, Phokara . Khatmandurekin batera, Nepaleko leku turistikoenetakoa da eta bertan atzerritarrentzako hainbat alternatiba desberdin eskeintzen dute, rafting-a, trekking-ak ... Gu egun batez geratu gera Phokaran eta hainbat gauza ikusi ditugu. Goizeko 4:30 tan esnatu eta aurreko egunetik alokatuta genituen motorrekin Sarangkot Behatokira joan gara. Gure asmoa Annapurma mendiak ikustea zen baina eguna nahiko lainotua irten denez ez dugu aukerarik izan. 200 km inguru ibili gera motorrean bailara galduetan zehar eta arratsaldean David ur jausiak ikusi ondoren hiriak alboan duen lakura joan gara atsedenaldia hartzera. Oporrak amaitzear daude eta Kathmandura 3 egun barru heltzea espero dugu, bizikleta bidaia bere amaierara heltzen ari da...  

Nork: Delorean.2008/01/16 10:52:23.035 GMT+1
Etiketak: nepalen jadanik | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/29 10:42:57.948 GMT+1

Gorakhpur

 

Benares-en egun pare bat egin ostean, iparraldeko norantza hartu genuen. Nepalera igarotzeko, Sonauli-ko muga aukeratu genuen. Baina aldez aurretik, Mau eta Gorakphur-en egon ginen. Herri hauek, hiria Gorakhpur-en kasuan, ez zuten aparteko erakargarritasunik, baina Nepalera heltzeko derrigorrezko geldiuneak izan ziren, Benaresetik Sonaulira 250 km inguru baitaude. 

Nork: Delorean.2007/11/29 10:42:57.948 GMT+1
Etiketak: nepalera abiatuz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/24 13:46:22.493 GMT+1

Manikarnika Ghat-eko irudiak

Turista oro Benaresera joaten denean, bertako kremazioak ikusteko aukera onena txalupan bitartez izaten da. Youtube-ko bidio hau aprobetxatuz bertako panorama nolakoa den ikus dezakezue

 

Nork: Delorean.2007/11/24 13:46:22.493 GMT+1
Etiketak: txalupan ibaitik irudiak hartutako ganges | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/11/14 15:12:23.744 GMT+1

Benares ezagutzen

Benares-en pare egun egon ginen deskantzatzen eta hainbat gauza ikusi genituen geldialdia aprobetxatuz. Horietako asko txalupaz behatu genituen, goizeko 5 tetan abian jarri eta Manikarnika Ghat-ean egon ginen. Bertan gorpuak erretzen dira eta benetan ikusgarria izaten da prozesu dena jarraitu eta heriotzaren aurrean duten jarrera ikustea. Errituala diruaren eta kastaren araberakoa izaten da gorpuaren errautzak ganges ibai sakratura izurtzena amaitzen da. Arratsaldetan Puja deritzon elizkizun antzaeko bat ospatzen da Raj Ghat-ean eta bertan Ganges ibai sakratuari eskeintzak egiten zaizkio, bertan sortzen den giroa paregabea da eta nahiz eta gero eta turista gehiago izan, benetan pena merezi du bertara joatea. 

 

Nork: Delorean.2007/11/14 15:12:23.744 GMT+1
Etiketak: txalupa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/14 11:21:10.641 GMT+1

Benares

Benares, Indiako bidai honetan gehien harritu ninduen lekua izan zen. Erlijioak, hau da hinduismoak, hiri honetan duen garrantzia sinistezina da honen arrazoia nagusia Ganges ibaia. bertatik igarotzen baita.

Nork: Delorean.2007/11/14 11:21:10.641 GMT+1
Etiketak: gunea ispiritualtasunaren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/14 10:30:50.386 GMT+1

Khajuraho

Orcha utzi eta Indiako herri turistikoenetako batetara joan ginen Khajuraho. Egia esan herri honetan ez ginen oso eroso aurkitu, denok dakigun bezala turismoak jendearen pentsakerak kutsatzen baititu. 

 

Nork: Delorean.2007/11/14 10:30:50.386 GMT+1
Etiketak: kamasutraren sorterria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/12 18:08:55.269 GMT+1

Orcha

Agra eta gero Orcha izan zen hurrengo herri aipagarriena. Bertan Indian ezhoizkoa den lasaitasuna eta patxada bilatu genuen. 4 Egun bizikletan ibili ondoren, ezhoizko janariaren lehengo ondorioak nabarmendu genituen eta bidean geldiune bat egin behar izan genuen indarrak hartzeko ( beherakoak indargabe utzi baitzigun ).

Nork: Delorean.2007/11/12 18:08:55.269 GMT+1
Etiketak: tenpluen herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/11/12 15:26:49.991 GMT+1

Agra ezagutzen

Agrara heldu eta Taj Mahalaz  gain beste hainbat gauza ikusi genituen, Fuerte gorria, kinari bazar eta Jama Masjid mezkita nagusi besteak beste.

Nork: Delorean.2007/11/12 15:26:49.991 GMT+1
Etiketak: lekuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)