Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/27 23:17:44.510 GMT+2

WIFI-A IKASGELAN?

Iepa!

Zer moduz? Gaur wifi-ari buruzko iritzi artikulu batekin utziko zaituztet. Tira ba!

Teknologia berrienetakoa dugu Wifi-a. Honi esker, kablerik gabe interneten ibili gaitezke, nork pentsatuko luke?

Sustatu-n unibertsitateko ikasgeletan ikasleek interneta erabiltzeari buruzko eztabaida argitaratu zuten. Batzuk, onen alde daude izugarrizko aurrerapena delako beraien ustetan. Beste batzuentzat, ordea, arreta galtzeko besterik ez du balio.

Egia da ikasgela batean ordenagailua aurrean edukitzea izugarrizko arriskua dakarrela irakaslea bigarren plano batean gelditzen delako. Hala ere, ikasgai batzuetan ondo legoke ordenagailua aurrean izatea izugarrizko informazio iturria delako. Gainera, irakasleak ikasleen arreta mantentzen jakingo balu ordenagailua ez litzateke arazo bat izango.

Orain ere ikasgai batzuetan aspertu egiten gara ikasleok, eta ordenagailua ez izan harren bestelako gauzak egiten aritzen gara (marrazkitxoak, irakurketak, berba…).

 

informatica2paraweb

Nork: txurriluri.2008/05/27 23:17:44.510 GMT+2
Etiketak: wifi-a | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru