·.0 º buU º 0.·

Ibilaldia 07
Aurreko igandean, maiatzak 20, Ibilaldia ospatu zen Balmasedan.Eguraldi txarrak ez gintuen bertara hurbildu ginen milaka euskaldunak kikildu.

2.guneko belardietan hainbat gazte bildu ginen.Bakoitzak bere txokoa bilatu eta eguna, The Uskis taldearekin batera, ondo hasi genuaen. Euririk ez egiteko erregutzen genuen. Baina eguerdi aldean, goiz guztia gurekin parrandan eman zuten hodeiek ez izan zuten gehiago itzaron eta euria egiten hasi zen :(

Itxaropentsu mantendu ginen gure euritakoen azpian, laister atertuko zuelakoan, baina azkenean gogo gutxirekin herrira jaitsi behar izan ginen. 1. guneko estenatokia aterpetxat hartuta, busti gabe, bazkaldu ahal izan genuen. Baina bertatik azkar alde egin behar izan genuen, 18:00-etan Oskorriren kontzertua bertan zelako.

Orduan gune guztietatik bueltaka ibili ginen, zoratuta, Kautaren kontzertuaren bila, nahiz eta galdetu inork ez zigulako ezer argitzen. Euria zela eta 2.guneko ekitaldi guztiak tokiz aldatu zituzten eta antolatzaileak guk geneukagun informazio bera zuten.

Azkenean, autobusera itzuli ginen kontzertua ikusi gabe :(

Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, kriston eguna pasatu genuen!!!!