| Euskeraren aldeko kanpaina berria Bermeoko merkealdietan |
| Hizkuntzaren presentzia merkataritzan sustatzeko helburu nagusia du. |
| Bermeo. Udaleko Euskera Sailak antolatuta Bermeoko merkataritza gune eta saltoki desberdinetan euskeraren presentzia eta erabilera sustatzeko kanpaina jarriko du abian egunotan, merkealdietarako garaia dela aprobetxatuz. Udalerrian aitzindari den ekimen berriak Euskera Batzordearen azken bileraren oneritzia jaso du. Kanpaina prezioen txartel adierazleen bitartez egingo da. Hau da, merkealdi garaian salgai dauden produktuen aurretiazko prezioa eta beherapenaren ondorioz izango dutenaren arteko desberdintasuna euskeraz iragartzeko baliagarriak izango dira. Bermeoko Udaleko Euskera Saileko arduradunek adierazi dutenez "hauen bitartez merkataritzan ere gauzak euskeraz ederto azaldu daitezkeela erakutsi nahi da". Izan ere, "oso erabilia den baliabidea" dela azalarazi nahi dute, "aukera ikaragarriak" eskaintzen dituena. Erropa denda, joskintza-denda eta zapata dendetan zabaldu ditu Euskera Sailak merkealdietako txartelak, "seina merkatari bakoi-tzari". Eta hauek interesa agertu ezkero "gehiagoren bila etortzeko aukera" luzatuko zaiela ere adierazi dute. Kanpaina udalerrian egiten den lehen aldia da, nahiz eta azken hilebeteetan merkataritza arloan beste zenbait burutu. >i. fradua |
DEIA egunkarian 2007ko uztailaren 17an agerturiko berria.
Idatzi artikulu bat