Aitortu beharra daukagu Bartulu-n 2005 eko Bertsolari Txapelketa ez genuela ikusi, oraindik gure txokoa ireki gabe zegoen eta segurenik herriren batean pote latz baten hatzaparretan preso egongo ginen. Nahiz eta horrela izan, gaur goizean zera aipatu dit Antton-ek, “agian Bertsolari Txapelketa ere debekatuko duela Ares jaunak, espainiar auzitegien laguntzarekin” eta egia esan ez ninduke harrituko. Internet-en azken txapelketako bertso bila hasi gera eta horra hor Amets Arzallus-ek oparitutako altxorra. Laburbilduta herri oso baten aurrean mintzo da eta egia esan hainbat esparru ukitzen ditu...