Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura  (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr)Lupis, Galder eta Nino lehenengoz joan gara "Honolulu, leku bat" antzezlana Euskal Herritik kanpo egitera. Jonan, gure Txomin, aireportuan zain izan genuen. Berehala eraman gintuen hiri erdigunera. Hantxe ere, gabonak dira, noski. Baina hantxe, izugarriena, bapateko hotza izan zen.Hotzari aurre egiteko gauzarik onena txiza egitea da. Praketan txiza edota gonetan txiza, Janekken pis-ek egit...


Bagoaz azkenean Bruselara, kanpora, atzerrira edo... Luluk eta Elmerrek badute han lagunarteko beroa eta maitasun sendoa, baina beti lez etxea aurkitu nahi duten orain han, beste edonon bezala, inon baldin bada...Euskaraz ulertuko digute Bruselan ere, ezta? Bruselan abenduak 15 egingo dugun emanaldia berez oso berezia izango bada ere, emanaldirako gonbidatu bereziak are gehiago edertuko du eguna. Gontzal zuzenean arituko da musika jotzen. Berak sortu zituen "Honolulu, leku bat" lanerako kantak eta orain, beste sorpresatxo batzuekin batera, zuzenean eskainiko ditu. Izugarria izaten ari ...