Pasa dan egunian, EITBren anunzio bat dala eta, Euskal Zinemaz eztabaidatu neban lagun bategaz. Zer da Euskal Zinema? Aspaldiko diskusioa da hori, beste batzuen modukoa: zer da euskal literatura, zer da euskal musika, zer da euskal kultura, zer da euskal izaera, zer da Euskal Herria...eta “zer da” luze bat. Hongo honetan ez naz horretan sartungo, agian neuk bez daukatelako horren erantzuna. Beraz, euskal kultura baino kultura euskaldunaz eingot berba, eta euskal zinema baino zinema euskaldunaz idatzikot.  Euskera eta kultura euskaldunak, nahiz da historikoki inongo babes ofizialik ez ...