Ahotsak.com-en aurkezpenaGaur aurkeztu da ahotsak.com webgunea Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpena eta proiektuari buruz, Sustatun eta beste hainbat tokitan kontatzen dira detaileak, eta ez ditut nik hemen errepikatuko. Bi kontutxo baino ez, gaurkoaz:Badiharduguren proiektuaren ezaugarri batzuk benetan egiten zaizkit interesgarri: grabazioak helburu, proiektu irekia, sareratu-publikatu bukatu gabeko materiala, kolaborazioa bilatu. Ez dira proiektu guztietan puntu horiek horren garbi markatzen.Toki ederrean eta konpainia are ederragoan egin dugu bazkaria gero. Proiektua ez da ...