Luzea egin da? Ez ba! Hemen nator berriro!Santutxuko jaiak zapatuan hasiko dira eta Sangutxu endredatzen dabil dagoeneko. Ufaaaaaa!Aurten nobedabetxoa daukagu. Sangutxuren bloga auzoan berton edukiko dugu, Mahatsorriak.org-ekoek babes ofizialeko etxea eman digute eta handik kontatuko ditugu kontatzekoak eta ez kontatzekoak.Hemendik ba!Sangutxuren blogaSantutxuko jaiakHemeeeeeen gatoz! Aupa Santutxuko sagu guztiok!


Santutxuko jaiak segidan datoz, astebete eskastxu. Santutxuko Jai Batzordeak jaiak egiteko dirua ere eskas, eta pobre dabiltzan legez, Santutxuko jaien webgunea egiteko ere ez daukate. Halan da ze sarean debalde ematen dituzten zerbitzuekin konpondu behar izan dut.Honela bada, handik eta hemendik pikatzen, blogak.com-en topatu dut jaietako kontuak botatzeko txokotxua.Jaietako programa non edo non ipini behar eta amerikanoei esker hemen daukazue.Eta argazki barik ez dago jairik, eta trankil! Horiek ere ikusiko dituzue, hemen hain zuzen ere.Eta Santutxun zehar ez galtzeko mapatxu batzuk ere ...