Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2006/09/27 17:03:18.400 GMT+2

Euskal Zinemaren Eguna

Egia esan orain arte ez diot Zinemaldiari arreta gehiegirik eskaini. Nire ohiturari jarraituz  aurten ere ez naiz Donostira joan (ez pentsa ohitura horrekin arro nagoenik, alderantziz, gero eta lotsa gehiagorekin mantentzen dudan "ohitura" da).

Beste batzuk bai, beste batzuk bertan izan dira - Cinefforum-eko Josemi adibidez -  eta nik beraiek ikusitakotik idatzi dutenetik nire ondorioak ateratzearekin konformatu behar izan dut. Kate luzeegia ezer onerako, badakit.

Gauza batzuk baina argiak dirudite. Adibidez, Sail Ofizialeko pelikula batek baino gehiagok jasotako kritika epelek - Ghosts, Mon Fils Á Moi, ... - eta izen handiko zuzendarien presentzia ezak iragarri egiten dute aurtengo edizioa ez dela Zinemaldiaren historiara pasako. Behar bada Kursaal-eko alfonbra gorrira hurbildu diren izarren distirak itsututa nauka oraindik baina edizio kaxkar zamar baten aurrean gaudela esango nuke.

Hori bai, Zinemaldiak ez du inoiz bere aurpegi erakargarria galtzen. Kremak zaltzen hasi aurretik neska honek liluratu ninduen ( inoiz gutxi erakarri nau horrenbeste baserritar bat "La vida que te espera" pelikulan Martaren pertsonaiak beste). Bera eta ________ pantaila handiko aurpegi fresko eta sexyenetakoak.


Donostiko zinemaldia, euskal zinemaren eguna, programa

http://www.sansebastianfestival.com/2006/eu/secciones09.htm

Zuzendariari elkarrizketa

 http://servicios.diariovasco.com/pg060921/actualidad/cultura/200609/21/festival-cine-donostia-olaciregi.html

 

Ibaia, "lau haizetara", irailaren 28an.

http://www.ibaia.org/eus/foro_objetivos.html

 

Luis Goia ekoizlea hil da,

http://www.zinema.com/pelicula/2004/friosold.htm

2006an ekoitzitako pelikulak, euskaldunak zenbat

http://www.mcu.es/jsp/plantilla_wai.jsp?id=99&area=cine

Posted by: harrausi.2006/09/27 17:03:18.400 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco