Agindutakoa zor, eta blog berri bat sortu dudala abisatzeko idazten dizuet.
ntik_ngaizdu izena, eta ikusten duzuenez, izenez behintzat beste honen oso antzekoa izateko bokazioz sortua da. Ikusiko da :-)
Blog honen sarreratxoan aipatzen dut izenaren jatorria: ntik, azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta ngaiz,
denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz
kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat
bururatzen zaizkidalako.
Besterik gabe, zuen zain geratzen naiz. Mila esker aldez aurretik,
Orain urtebete barrenak husteko sortu nuen blog
honek, bete du bere bidea. Gaur, esan nahi nituenak esanda eta ideia guzti-guztiak agortuta :-), blog hau,
odol hotzean, hiltzen dut. Ez da erraza izan, sinestu
idazue (ez da batere erraza izan, benetan), baina hala behar zuen. Noizean
behin blog honetan begiradatxoren bat botatzen zenutenok beraz lasaitu ederra
hartuko duzue, hemendik aurrera bake santuan utziko baizaituztet! :-)
Ez, benetan (eta serio xamar jarriz ere bai egia
esan :-) mila esker guztioi. Mila esker noizean behin fidelki blog honetan sartzeko ohitura hartu duzuen
guztioi, baita kasualidade hutsez bada ere noizbait hemen aterrizatu duzuenoi
ere, eta batez ere, nola ez, ERANTZUTERA AUSARTU ZARETEN GUZTIOI, MILA ESKER,
azken batetan, zuengan pentsatuz idatzi izan baidut beti.
Zuek izan zarete blog honen benetanko ‘errudunak’,
ez ni ;-)
Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)
Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu.
Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gainetik jauzika
Hori bai, ez dakit nik zezenen sufrimendu eta heriotzarena ere horren aintzinako kontua ote den. Ez dut gai honetan gehiegi miatu.
Baina beno, niri, eta ez dakit zuei gauza berdina gertatuko zaizuen (harrituko nintzatekeen egia esan), zezenketak aipatu, eta Manolete-ren irudia etortzen zait burura. Bai, posible da bere bizitzaren inguruan errodatzen ari diren filmaren eraginez izatea, baina lehenagotik ere hala gertatzen zitzaidan. Nire buruan, Zezenketak > Manolete
Manolete
Apur bat zezenketen inguruan interneten begira jarduten baduzue adibidez, ikusiko duzue beti aipatzen dela Manoletek zezenketetan aurrekaririk gabeko iraultza bat egin zuela, bere zezenketa bertikala zela, batzutan zezenari begiratu ere ez ziola egiten, garai guztietako torerorik onena izan zela...
Manuel Laureano Rodríguez Sánchez "Manolete"
Toreroa zen, bai, zezenak sufriaraziz eta hilez ateratzen zuen bizitza aurrera... baina tipo serio eta humila zirudien. Hala iruditzen zait niri behintzat. Ez dakit aipatu filmak bere zein irudi emango duen, baina nik berataz dudan aurreritzi edo irudia halakoa da. Serioa, tristea, eta humila.
Oteizak ere gogoko zuen Manolete-ren estiloa, eta hala dio "Goya Mañana..."liburuan: "Manolete: Faena de lo Inmóvil. Cuando Manuel Rodriguez compone el momento en que puede quedar inmóvil, es cuando todo alrededor de él cristaliza para siempre. Mientras termina de cumplirse, rectilíneamente, todo el pedazo o el instante de esa perduración inmóvil, es cuando mira al público, como si él mismo ya no hiciera falta, ya no estuviera. Espiritualmente, esa actitud personal en el momento crítico y central, es como la conciencia de que ese Instante, vencedor, ya está fuera de la Muerte. Toda su presencia pública -en ese Instante- tiene la seriedad de lo eterno, la máscara sagrada de los ritos universales contra la muerte. Lo auténtico del cante jondo, precisamente, es ese instante religioso, esa brevedad que se hace eterna y que no puede multiplicarse bajo ninguna concesión, sin perder su difícil unidad estética, sin desintegrarse."
Jorge Oteiza
Eta Manolete berak Oteizari eskeiniriko hitzak dituen honako argazki hau eransten du:
Para Jorge de Oteitza con todo afecto Manuel Rodriguez Manolt
Harrigarria, ezta? Ni behintzat hau ikusi nuenean txundituta geratu nintzen.
Baina beno, jarrai dezagun aurrera.
Aipatu dugunez, Manolete izeneko filma errodatzen ari dira aspaldi xamarretik. Bertan, aktore nagusi, Adrien Brody dugu. Bai, bai, Manolete beraren antz ikaragarria duen aktore hori, baina uste dut Elsa Pataky-ren mutil laguna izateagatik ezagunagoa dela, ezta?
Manolete eta Adrien Brody
Aih! Elsa Pataky! hffffff!!! Bai, aitortu behar dizuet nahiko tipo inbidiatsua naizela :-) Coldplay-ko abeslariarekin adibidez gaizki ematen naiz Gwyneth Paltrow tarteko, berdin Bon Jovi-ko gitarrajole den Richie Samborarekin ere, oraingoan Merlose Place-ko Amanda-gatik, eta nola ez, baida Adrien Brody-rekin ere. Gaizki erortzen zait (esan bezala, inbidia :-)
Baina beno, inbidiak barrenak jaten dizkidanean beti saiatzen naiz berari gertatu zitzaion kontu batetaz gogoratzen. Kontua da, Holywood-en bere lehen lan handia izan zenak, handiagoa izan behar zuela berez. Izan ere,Terrence Malick zuzendari ultraflipantearen La delgada línea roja film ikaragarri onean izan zuen bere lehen papel garrantzitsua, baina berak uste zuen, zuzendariak hala ziurtatua dirudienez, bera izan behar zela film horretako aktore nagusia. Hala errodatu omen zuten baita ere filma, Adrien Brody pantaila osoaren nagusi zela. Baina bere guraso eta familia guztiarekin filmaren estreinaldira joan zenean...
hura ustekabea! zur eta lur atera zen Adrien gaztea, BERE PAPERA MINUTU GUTXI BATZUTARA SOILIK MURRIZTIA AURKITU ZUELAKO!!!
jajajajajaa!!!! Te jodes! Gora Terrence Malick! :-)
Ez da La delgada línea roja-ko irudi bat, Días de Cielo (Days of Heaven) -ekoa baizik, baina Terrence Malick-en koloreak ikaragarriak dira beti.
Bueno, bale! Badakit pertsona gaiztoena dela besteen minaz far egitea, baina zer nahi duzue esatea, ez dut uste Adrien-i gehiegi axolako zaionik ni bezalako tipo patetiko batek horrelako zerbait esateak, ezta? ;-)
Stanley Kubrick zuzendariaren Eyes Wide Shut filma ikusi duten denek, bertako György Ligeti-ren musika gogoan izango dutela ia ziur nago.
Bere ia film guztietan erabili zuen Kubrick-ek Ligeti-ren musika zatiren bat (2001 filmean gainera baimenik gabe...)
Entzun (eta ikusi) abesti zati hau, ziur ezagutzen duzuela:
Abesti hori, Ligeti-ren Música Ricercata (1951-1953) obrako bigarren pieza da. Obra osoak 11 zati ditu.
Lehenegoa La notarekin dago egina ia osoki, amaieran entzuten den Re nota bat ezik (hemen daukazue entzungai). Bigarrena, hiru notaz osatua dago, hirugarrena lauz ...
Hamargarrena berriz, Hungariako gobernu komunistak debekatua izan zen "dekadentea" zelako. Laister utziko zuen noski Ligeti-k bere jaioterria.
György Ligeti
Baina bazuten komunistek beraien susmoak izateko arrazoiak, izan ere, Ligeti berak urte batzuk geroago esango zuenez, entzuten diren nota ziztatzaileak Stalin-en bihotzean sartzen diren labankadak dira. Eyes Wide Shut filmean musika hori osorik agertzen den zatia hemen duzue.
Orain egun batzuk, bigarrengoz, zuei ere ziurrenik
iritsiko zitzaizuen ”Fotos que hicieron
historia” izeneko .doc bat jaso nuen mail bidez. Beno, egia esan
lehenengoak izen hori zuen, baina bigarrena, “Fotos que hicieron historia. MUY BUENO” izenpean etorri zitzaidan.
Eta noski, izen horrekin, ireki egin beharko! :-)
Bertan, hamar argazki ospetsu datoz beraien esplikazio
eta guzti, eta egian esan zer pentsatu ematen dute. Hauek dira bertako argazki batzuk: (datu eta azalpenak ez ditut ipini)
Pulitzer saria merezi izan zuen Sudan-en harturiko argazkia
Baina argazki guztietan lehena, ondorengo Che-ren argazki famatua zetorren:
Alberto Korda-ren Che
Argazki hau hileta batetan hartua izan omen zen,
eta Maryland-go arte institutuak XX. mendeko ikono grafikorik garrantzitsuena
bezala aukeratu omen zuen. Gehien zabaldu den irudia izan omen liteke gainera, kamiseta, bandera eta abarren artean. Kuriosoa da baita ere, argazkia 1960. urtekoa izan arren, handik 7 urtetara argitaratu zirela lehenengoz (badirudi, hau ikusita, argazkilariak ez zuela argazkiak aukeratzen gehiegi asmatzen, ezta? munduko argazkirik ezagunena 7 urtez begien aurrean izan, eta ez konturatzea ere! :-)
Eta argazki guztiekin gertatzen den bezala, oraingoan ere burmuinak badu abiada bizian gauzak imaginatzen hasteko aitzakia, izan ere, argazkietan ikusten denarekin ez dakigu une konkretu horrez gain ezer, zer pentsatzen ari ote
zen momentu horretan Che, nolakoa zen paisaia, nora begiratu zuen ondoren, norekin hitz egin zuen, autoz iritsi ote zen haruntza... Argazki hori, segundo
laurden bat bakarrik da azken batetan, eta ez dakigu istant hori baino lehenagoko edo geroko ezertxo ere. Instant bat, instant bat bakarrik, denboran galduriko instant baten irudi bat bakarrik.
Antzeko zerbait gertatzen da dokumentu berean zetorren Tiananmengo argazki ezagunarekin.
Kasu honetan ordea, badakigu Tiananmen-go plazan zer pasa zen une horretan gutxi gora behera,
nola gazte batek aurre egin zien tanke militarrei… bideoak youtube-n daudelako besteak beste. Baina bada halere oraindik inork ere ez dakien zerbait, gizonezko horren identitatea hain zuzen (batzuek diote hil egin zutela, ezetz, nekazari xume bat dela orain...). Ez dakigu ezta ere nola amaitu zen liskar hori, gizonak bere kasa alde egin ote zuen, edo norbaitek heldu eta eraman ote zuen... Baina beno, Che-ren argazkiaren kasuan baina datu gehiago ditugu behinik behin.
Eta nire burmuinean hari honi tiraka, txikitan irudi bezala ezagutzen nituen argazkien testuinguruaren bila abiatu nintzen Tiananmengoa ikusi eta bereala, hau da, Michael Jordan, Domique Wilkins-en arteko mate leiaketaren bideoen bila, Spud Webb-enen bila... Beste behin, garai zaharren oroitzapenen bila :-)
Ez esan niri orain ere horrelako jauziak ematen dituztela! :-)
Baina beno, aipatzen ari garen dokumentuko argazkiekin jarraituz, badago nola ez Irailaren 11ko bat ere.
Eta argazki honek, ikusi berri dudan dokumental bat dakarkit burura, 911 Loose Change filma hain zuzen. Dokumental honen arabera, Irailaren 11ko atentatuak gobernu estatu batuarraren konspirazio bat izan ziren eta Bin Laden eta konpainiak ez dute inongo zerikusirik guzti honekin. Gainera, hegazkinak hutsik zihoazen, eraikuntzaren barnean bonbak zeuden (horregatik erori ziren dorreak, bestela hegazkinen indar hutsarekin ezinezkoa omen litzateke), Pentagonoaren aurkako hegazkinarena gezurra da... Sinestezina lehenengo bistadizoan, baina zer pentsatu asko ematen duten kontu interesgarri askorekin. Benetan, ez dakit hor esandakoak egia edo gezurra izango diren, baina oso gomendagarria da, jendeak zer pentsatzen duen ikusteko, informazioaren beste alderdia, alderdi iluna ezagutzeko.
Hemen duzue film osoa gaztelerazko azpitituluekin.
"La Caja de
Brillo parece plantear una
reivindicación revolucionaria y ridícula en la medida en que no pretende tanto
derrumbar la sociedad de las obras de arte como ser reconocida por ella, y
exige la misma posición que los objetos sublimes. Por un momento nos irritamos
y suponemos que sería una humillación para el mundo del arte ceder a esta
exigencia. Que un objeto tan mezquino y miserable se vea elevado mediante su
admisión en el mundo del arte, parece estar fuera de toda cuestión. Pero
entonces advertimos que hemos confundido la obra de arte Brillo Box con su vulgar réplica en la realidad comercial. La obra
proclama su reivindicación de ser arte en tanto que propone una metáfora a
ultranza: la “caja de Brillo como obra de arte”. Y al cabo, esta transfiguración
de un objeto corriente no transforma nada en el mundo del arte. Se limita a
hacernos conscientes de las estructuras del arte, que ciertamente requirieron
de un cierto desarrollo histórico antes de que esta metáfora viniera a ser
posible. Pero en el momento en que ya fue posible, tal cosa como la Caja de Brillo vino a ser algo inevitable y
sin sentido. Inevitable porque había que hacer el gesto, bien con este objeto,
bien con cualquier otro. Sin sentido porque en el momento en que pudo hacerse,
ya no había motivo alguno para hacerlo realmente. […] Pero como obra de arte, la Caja de Brillo no sólo enfatiza que en
virtud de atributos metafóricos sorprendentes es una caja de Brillo. Hace lo
que las obras de arte han hecho ya desde siempre: exterioriza un modo de
contemplar el mundo, expresa el interior de una época cultural y se ofrece como
un espejo para poner en evidencia a nuestros reyes."
Gaur oso zoriontsu nago. Gainetik zama astun bat kendu banu bezala. Nire buruarekin lasai, zoriontsu (nahiko arrosko ere bai egia esan:-)
Segundua - Bigarrena
Horrela idatzita ez diosku ezer asko, baina begira gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez adibidez:
Segundo - Segundo Second - Second Seconde- Seconde
Berdin berdinak dira!!
Beti arritu izan nau "kointzidentzia" honek. Bigarrena eta Segundu hitzak berdina izateak. Baina zergatik? Zergatik galdetzen nion ene buruari sarritan.
Segunduak ordularian Sete Gibernau beti bigarren :-)
Gaur ordea erantzuna topatu dut, eta Wikipedian nola ez. Hortxe egon da denora luzez nire zain, baina gaur ikusi du lehenengo aldiz. (barkatu)
Honela dio:
"Originally, the second was known as a "second minute", meaning the
second minute (i.e. small) division of an hour. The first division was
known as a "prime minute" and is equivalent to the minute we know today."
Lixto! Hori zen ba dena! Hau lasaitua! :-)
Beraz, orduaren lehen zatikia "prime minute" (latinezko "minutaprima") deitzen zen, (minuta-k txikia esan nahi du) eta hemendik datorkigu minutu hitza. Bigarren zatiketatik berriz, "second minute"-etik, segundu hitza; segundo, second, seconde...
Banengoen ba ni erantzun logiko bat egon behar zuela! :-)
Ni, zuetako gehientxuenak bezalaxe, The Simpsons zale itsua naiz. Bertako txiste guztiak jakingo ditut honezkero, baina hala eta guztiz ere oraindik par egiten jarraitzen dut egunero beraiekin (beraietaz? gutaz?), badirudielako, Homer ez dela gogoratzen orain hiru hilabete ere hanka sartze bera egin zuela :-)
Oso onak dira. Baina lehen denboraldiak soilik. Zuek ere antzemango zenutenez, badago hor jauzi kualitatibo bat seriearen umorean. Beti esan izan dut hori, azken kapituloei ez diedala batere grazirik hartzen. Izan ere, badut Simpsons-ak baino Futurama gustokoago duen lagun bat (bai,bai! Badakit sinestezina dirudiela eta ez didazuela sinesten baina egia da! Futurama Simpsonak baino gustokoago!! Deitu medikuren bati mesedez! :-) eta sarritan eztabaidatu izan dut berarekin honetaz, nire ustez, Simpsons-en amaierako umorea Futuramatua dela, eta horregatik direla txarrak...
Eta halako batetan... TATXAN! Berriz ere wikipedia jainkoaren argiak itsutu nau. Berak dioenez, bada The Simpsons-en Yoko Ono-a izan den Dana Gould izeneko produktore bat. Telesailaren ardura berak hartu zuenean egin omen zuen behera kapituloen kalitateak. Badakigu hortaz nori bota errua!
Baina beno, izenburua irakurri baduzue konturatuko zinetenez ez naiz post hau idazten hasi Dana Gould-etaz mintzatzeko. (beste bi txorrada esateko baizik:-)
Beti harritu nauen kontu bat izan da, futbola edo soccer-a estatu batuetan zabaltzeko saiakera baten berri ematen duen kapituluan agertzen dena. Bertan, gogoratzen bazarete (eta bestela berriz beheran duzue youtubetik hartutako videoa ;-) Mexico- Portugal partidaren propaganda egiten da, eta aipatzen dituzten jokalarien izenak hauek dira: - Arriaga, Arriaga II, Barriaga (Adiaga, Adiaga II, Badiaga beste batzuen ustez)
Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau:
“Hezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz"
edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira.
Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago “soilik”, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan… baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-)
Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko 2. edo3. mailako notez ari naiz, ikastaroak ikasgaiez ez, baizik eta bestela antolatuta daudeneko garaiaz, eta notak, zenbaki bitartez ez, baizik eta andereñoak idatziriko testuen bitartez ematen direneko garaiaz.
Eta barrenak irauli zizkidan ustekabea zera izan zen, ni, erabat identifikatua sentitzen nintzela textu haietan!!!
Andereñoaren zenbait ohar, hauek ziren esate baterako: (egia esan orokorrean nota onak nituen, baina ez dut uste oso zaila denik OHOko 2. mailan nota onak ateratzea, ezta? :-) hortaz, nire akatsak erakutsiko ditut)
- ...zenbait momentutan oso urduri agertu da eta bere lanetan agertu du. - ... zerbait ulertu ez badu, oso urduri jartzen da. Lasaitzea komeni zaio. - ...
tio! Ke kaña! Ume hori ni naiz! Benetan! Ez naiz batere aldatu! Orokorrean umetako abilitate, afizio, eta beldur berdinak ditut!! Beti, beti, beti irakasleari zerbait galdetzeko beldurra! Halako inseguritate kroniko bat.
Oso kuriosoa izan zen umetako notetan islatua ikustea. Denei gomendatzen dizuedan esperientzi bat da. Azken batetan, orain 25 urte, orain bezelakoxea baino metro bat gutxiagorekin zinela konturatzen baitzara! :-) Benetan!
Eta guzti honetatik noski, ondorio nagusi bat atera liteke erraz asko: - Hezkuntza sistemak ez ditu nire akatsak zuzendu.
Noski, badakit haur baten hezkuntza ez dela ikastolaren zeregina soilik, baina beno, aceptamos pulpo como animal de compañía, ezta? :-)
Gainera, badakit hezkuntza sistema kritikatzeko nire adibidearekin soilik ez dela nahikoa, eta Fidel Castrok jesuiten artean ikasi zuela esatearekin nahikoa ez bada gainera, honatx bestelako adibide batzuk:
- Bere kasara ikasten zuen eta ez zituen examinik errazenak gainditzen. "Ikasteko arazoak" omen zituen irakasleen aburuz, baina Kant irakurtzen zuen. 16 urterekin institutotik bota zuten. Hamar urtetara, 26 urterekin, erlatibitatearen teoria garatu zuen. Einstein --------------------------- - 13 aldik bota zuten ikastolatik eta maisuak "atzeratua" zela uste zuen. Bera arazo bakarra, gortasun partzial bat. 1300 patente egin zituen. Thomas Alva Edison --------------------------- - Harrow ikastetxean ikaslerik txarrena zen. 1880. urtean maisu batek "Gauzak ahazten zaizkio eta irregularra da. Sekula ez du arrakastarik lortuko" idatzi zuen. Ingalaterrako lehen ministro eta Nobel sariduna izan zen. Winston Churchill ---------------------------- - Ikastolan zen bitartean, gurasoak berataz ahaztuko ziren ideiak beldurtzen zuen, eta beraien erropak edo eskatzen zizkien. Hartara, berriz ere erropa hori jaso nahi bazuten, bere bila joan beharko zuten ikastolara. Picasso ---------------------------------- (informazioa hemendik hartua)
Aiiiiiiiiiiii!!!! Hezkuntza sistemak ez zituen gure akats agian zuzendu ezinak konponduko, baina noizbait zoriontsuak izan ginela bai!!