Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/15 18:59:18.070 GMT+1

1 + 1 = ?

1 eta 1 ez dira beti 2 izaten. Batzutan 11 izan liteke emaitza. Ur tanta bat beste ur tanta batekin batzen badugu berriz, ez ditugu bi tanta lortzen, ur tanta handiago bat baizik.

Badirudi Youtube-k ere baduela honen berri, eta bi pertsonaia handi elkartzean deskribaezina den zerbait lor daitekenaren adibide garbiak ditu.

Dalí + Beethoven


Akira Kurosawa + F. Ford Coppola



(baina benetan flipatzeko moduko video bat ikusi nahi baduzue klikatu hemen. ni oraindik erabat osatu gabe nago :-)

Nork: borthuzai.2007/03/15 18:59:18.070 GMT+1
Etiketak: dalí kurosawa akira_kurosawa beethoven coppola | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Akira eta Francis hori bai bikotea hori, ez litzateke gaizki egongo biei buruzko post bat Borthuzai...etxekolana baduk beraz, eman eurra

Nork: bewater.2007/03/16 13:01:40.008 GMT+1
www.blogak.com/bewater

Nere blogean sartu, eta bisita zenbatzailean...666. naizela ipintzen du!
13 zenbakiak zorte txarrik ez zizula emango espero dut...
ondo segi,
portzierto, asko gustatzen zait blog hau

Nork: malen.2007/03/17 01:11:51.084 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora

puff bewater! ziur neok coppolaren inguruko bat hik hobeto ingo hukela, ze nik ni p*#$ idea. bere pare bat peli zeuzkiat ikusita bakarrik. Kurosawa berriz... agian noizbait bai. merezi dik tartetxo bat blog honetan.

666! Vade Retro Satanas! Eta zer zaude, kasualidadea soilik izan delakoan malen? Ni atzo sagardotegian izan nintzen eta 13 zenbakia zeraman kupelekoa gustatu zitzaidan gehien!! Benetan ! :-) Gainerantzean sin más, azken astean begi ondoa hazi-hazi eginda eduki dut kolpe bategatik, kotxeko erretrobisorea apurtu didate, euskaltel-ekoek behar baino faktura handiagoa kobratu didate... EI! Nolatan ez naiz lehenago konturatu! eta dena zure blogeak sartzeagatik Malen! benetan, irakurle bat galdu duzu!
;-)

Nork: borthuzai.2007/03/18 11:10:44.104 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.