Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/24 18:15:18.685 GMT+2

Agurra


Agur. Hauxe zen ba dena. Amaitu da.

Orain urtebete barrenak husteko sortu nuen blog honek, bete du bere bidea.
Gaur, esan nahi nituenak esanda eta ideia guzti-guztiak agortuta :-), blog hau, odol hotzean, hiltzen dut. Ez da erraza izan, sinestu idazue (ez da batere erraza izan, benetan), baina hala behar zuen. Noizean behin blog honetan begiradatxoren bat botatzen zenutenok beraz lasaitu ederra hartuko duzue, hemendik aurrera bake santuan utziko baizaituztet! :-)

Ez, benetan (eta serio xamar jarriz ere bai egia esan :-) mila esker guztioi.
Mila esker noizean behin fidelki blog honetan sartzeko ohitura hartu duzuen guztioi, baita kasualidade hutsez bada ere noizbait hemen aterrizatu duzuenoi ere, eta batez ere, nola ez, ERANTZUTERA AUSARTU ZARETEN GUZTIOI, MILA ESKER, azken batetan, zuengan pentsatuz idatzi izan baidut beti.

Zuek izan zarete blog honen benetanko ‘errudunak’, ez ni  ;-)

Mila esker guztioi,

eta agur.


Jon Artola Artano 'borthuzai'

beste honekin amaitzea ere pentsatu nuen...

Nork: borthuzai.2007/06/24 18:15:18.685 GMT+2
Etiketak: john_ford hitchcock agur | Permalink | Erantzunak (15) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hi! Hori ez duk egiten! Askok gustokoenetakoa genuen blog hau eta hemendik aurrera gabe geratu behar gara? jetsi zak erritmoa nahi badek baina etzak utzi, huerfano utzi behar gaittuk!

Hala ere, denon izenean, eskerrak ematen dizkiak hire hamaika mezu interesgarriengatik Beasaindar Zientzialari Zinefilo hori. Eskerrikasko eta berriz ere agertuko haizenaren esperantzan geratzen gaittuk. Ez diat uste hire buruak paranoiak planteatzeari utziko dionik eta ;)

Nork: indezent.2007/06/24 18:34:56.731 GMT+2

Agur  jauna! zaila  egiten  zait  zu bezalako  izpiritu  aske  batek  hausnaketak  eta  paranoiak  adieraztari  errez  utzi  diezaiokenik  pentsatzea. ziur  noizbait  ere  gure  bideek  berriz  topo  egingo  dutela, ordurarte.

Nork: astrozoro.2007/06/24 19:59:08.337 GMT+2

Nik hau aukeratuko nikek.
10-11 aldiz ikusi diat dagoeneko pelikula hau.

Animo!!

Nork: xa2er.2007/06/24 22:25:54.097 GMT+2
http://www.blogak.com/xa2er

Ni ez naiz zientzialaria, letren aldetik joan da nire ibilbidea. Ez naiz zinezale amorratu horietakoa ere, beraz, elitzaidake pelikula egokirik okurrituko agurrerako. Zureetan bigarrena gustatu zait gehien. Lehenengoak angustia gehiegi erakusten zuen. Gozoago, tristeagoa izan arren, bigarrena. Zientzian eta zinearen inguruan aditua ez izan arren, txoko hau ezagutu nuenetik gustora sartzen naiz bertan kuxkuxean. Orain arte behin bakarrik eta errietarako sartu naizenez agurra behintzat zor nizun, ezta? Hor esan duten moduan berriro agertuko zaren esperantzan gelditzen naiz. Gainera, barrena horrela husten ohitu ezkero, guztiz uztea ere ez da errazegia izango. Ea ba berriro hasten zaren. A, argazkian oso xalaua ematen duzu. Ondo bizi

Nork: J.2007/06/25 09:02:09.713 GMT+2

Parrandaren erdian etxera doala dioenari bezala esango dizut, lagun astun: ZU EZ ZOAZ! Hoberen pasatzen ari ginenean... Begira gure aurpegietara: gajo hauek blogzurtz utziko al dituzu?

Baina badakit, badakizunez, agurra euskaraz ez dela bukaeran esaten soilik. Beti dela zerbaiten hasiera, beti, The End.

http://www.youtube.com/watch?v=XOxVjtZujcU

Nork: Ene Eme.2007/06/25 12:19:50.035 GMT+2
http://emea.nireblog.com

Aupa Jon...hemen sartzen hasia nituan eta oiñ kitto... ze in ber diat oiñ?

Nork: pako.2007/06/25 17:15:59.259 GMT+2

"...ideia guzti-guztiak agortuta..."

esajeratua gero!

Orduan ez duzu kontatuko zergatik aukeratu zuen Kubrick-ek Richard Strauss-en Also sprach Zarathustra? Hura ere agurra izango zen...

Nork: Amuitz.2007/06/25 19:16:09.926 GMT+2
http://amuitz.blogsome.com

Ederra izan da, bai horixe!
Zaila izaten da ohiturak aldatzea; are gehiago ohitura horiek likorezko bonboiak bezala, gutizi bihurtzen direnean.

Beste zerbaiten hasiera izan bedi!

Nork: bootxo.2007/06/25 22:11:07.680 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Ezin diat sinistu, hi ideia gabe geratu haizela? Ezinezkoa, hire lagunekin kafetxoak eta zerbezatxoak hartzen jarraitzen duken bitartean, ezin duk ideia barik geratu. Nork hitz egin behar digu Oteizataz, nork biluztu behar digu artearen mundu aldrebesa, zinearen bitxikeriak eta zientziaren misterioak...ez borthuzai, egin zak Clint Eastwoodek bezala, joan hadi tabernara, hartu zak mendekua eta hasi zak bizi berri bat, baina etzak ahaztu nor izan haizen, zer izan haizen...NIK HONEKIN BUKATUKO NIAKE BERRIZ HASTEKO, NOSKI...

Nork: bewater.2007/06/26 01:37:22.150 GMT+2
www.blogak.com/bewater

mmm... erabaki hau blogaki impugnatzekotan geudek...

Nork: indezent.2007/06/26 19:24:57.599 GMT+2

faltan botako dut horrelako blog bat...

Nork: itziar.2007/06/26 21:43:02.561 GMT+2
http://borborka.blogsome.com

Jope, ze pena...

Nork: mizpira.2007/06/28 16:36:26.252 GMT+2
http://www.blogari.net/mizpira

Testigu zareten guztiei, ez da izango idatziko duen azken aldia, ni izango bait naiz presioa sartzen ibiliko dena, barneratzen dituen guztian kanporatzeko, jakinarazteko ... gu denok liluratzeko eta bere notizi berrien zain egoteko.

Agian hemen, agian beste nonbait baina ziur nago itzuliko dela... gure arima galdu handia ;)

Nork: KANT.2007/06/29 20:02:18.862 GMT+2

Horrelakoetan beti berdina esaten dut:

Pake ederra!

Neska edo mutilak uzten zaituenean hasi beste batekin (bloga, neska eedo mutila, zuk aukeratu!)

 

Ondo bizi

Nork: balaklaba.2007/08/01 22:54:11.532 GMT+2
http://gbklub.blogspot.com

Espero diau, lagatze deken hutsune hau beste blog batekin betetzea eta ahaztu zaizkiken ideia hoientzat, erreflexio hoientzat lekutxo bat eitea.
Gure blog faboritoa ziak...  
Blog berria itean abixatu ze eztakit aguantauko deun borthuzai tximua. Jada droga bihurtuuan

bihotzez
zerdiok

Nork: zerdiok.2007/08/30 08:43:02.277 GMT+2
http://zerdiok.mundua.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.