Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/01/28 16:48:04.783 GMT+1

Alfontso Martinez Lizarduikoa

Alfontso Martínez Lizarduikoa ingeniaritzan doktore eta filosofoa dugu. Liburu desberdin eta interesgarri asko idatzi ditu, Euskal Zibilizazioa ultrapolemikoa horien artean, eta "Egunkaria" zein "berria"n  artikulu arras interesgarriak idatzia da. Gaur egun Gaiak argitaletxean arduradun eta EHUko filosofia fakultateko irakasle da besteak beste.



Ondorengo zerrenda honetan aipaturiko egunkarientzat idatziriko artikuluak biltzen ditut. Batzuk bere garaian "Egunkaria"rako idatziak izan ziren eta gaur egun amaraunean egunkariaren orrialderik topatzerik ez dago. Halere, nik neuk zorionez aspaldi xamar ordenagailura kopiatu nituen batzuk, eta orain, berriz ere "gora" igo ditut. Besteek berriz "berria" ra eramango zaituztete:

- Zientzia eta teknologia berriak
- Euskal nortasuna eta hizkuntz erlatibismoa
- Argia eta iluntasuna euskaldunen gogamenean
- Nanoteknologia: erabateko bigilantziaren teknologiarantz?
- Unibertsoa zer den: metafora kosmologikoak
- Bertsolaritza eta "Zen" filosofia
- Hartza zeruaren errege izan zenean
- Soinuak ikusi, koloreak usaindu, formak dastatu
- Saroien enigma
- Euskal denboraz (kontzeptuak eta kontzepzioak)
- Isturitzeko "izarra"
- Hatz ekologikoa
- Euskal koloreen sustrai erroetan

Gustoko izango dituzutelakoan,

Posted by: borthuzai.2007/01/28 16:48:04.783 GMT+1
Tags: alfontso_mtz lizarduikoa _lizarduikoa | Permalink | Comments (5) | References (1)

Comments

Aupa Borthuzai,

ez dakit zegaitik baina "lizarduikoa" leido dotenean blogak.com-eko tagen artian jakin dot zeuria zala mezua...neuk be aspaldi segiduten dot interesaz morroi honen lana, nahiz ta esaten daben guztiaz ados ez egon...behitzat teori barriak eta "probokatzaileak" botaten dittuz, eta hori eskertzekoa da pentsamendu bakarreko garai hauetan.

Eskerrik asko hartu dozun lanagatik, idazki guzti hoiek igoten eta edonoren esku izten.

Posted by: .2007/01/29 14:23:25.130 GMT+1

aupa bai, (ez dakit nor zaren! :-)

jo, eta aurresankorra bihurtzen ari naiz hortaz? Ez dakit, ez dakit ba nik hori oso seinale ona ote den... :-)

Nik ere garai batetan interes handiz irakurri nituen bere liburuak, artikuluak… eta sutsuki sinesten nituen Lizarduikoaren ideiak (zenbait kontutan Krutwig-en ideietan oinarritzen dela uste dut…). Ondoren ordea bere aurkakoak ere irakurri ditut eta bere ideien inguruko irudi osoagoa dudala uste dut. Hortaz, zu bezalaxe ni ere ez nator guztiz bat berarekin, baina niri ere interesgarriak iruditzen zaizkit botatzen dituenak, zer pentsatu ematen dute.

Posted by: borthuzai.2007/01/29 15:21:24.044 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Alfontso nire irakaslea izandakoa da, eta berarekin fisika kuantikoaren mundu ziraragarriaren atetxoa ireki zitzaidan (aupa Einstein, Planck eta koadrila!). Egia esan, bere klaseak entretenigarriak egiten zitzaizkidan (pekataria naiz, bai!).

Posted by: bootxo.2007/01/29 19:27:03.046 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

uauuuu!!
a ze inbidia ematen didazun!
benetan!

GORA EINSTEIN ETA BESTEAK BAI!
GORA FISIKA KUANTIKOA!
EZ LOTSATU, ESAN MAIUSKULAZ!! ETA EZ PARENTESI ARTEAN!! ZER DEMONTRE!!

Posted by: borthuzai.2007/01/29 20:08:03.464 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Kaixo Alfontso:

Arrasateko AED euskara elkartetik zuzentzen naiz zugana. Urtarrilean hitzaldi bat egiteko asmotan gabiltza eta zeu pertsona apropostzat ikusten zaitugu. Euskal Herriaren, euskal kulturaren eta euskararen gainean asko sakondu baituzu. Horrexegatik zurekin kontaktuan jartzea nahiko nuke, prest bazeunde, noski.

Hauxe da gure e-maila: kultura@aedelkartea.com

Posted by: AED elkartea.2007/12/21 11:57:16.568 GMT+1

References

...http://www.blogak.com/denetik/biziaren-sorrera">Bizitzaren sorreraBerriz ere zuAlfontso Martinez LizarduikoaMa...

Reference by: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:38:31.397 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco