Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/13 20:26:42.475 GMT+2

Bigarrena - Segundua

Gaur oso zoriontsu nago.
Gainetik zama astun bat kendu banu bezala.
Nire buruarekin lasai, zoriontsu (nahiko arrosko ere bai egia esan:-)

Segundua - Bigarrena

Horrela idatzita ez diosku ezer asko, baina begira gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez adibidez:

Segundo - Segundo
Second - Second
Seconde- Seconde


Berdin berdinak dira!!

Beti arritu izan nau "kointzidentzia" honek. Bigarrena eta Segundu hitzak berdina izateak. Baina zergatik? Zergatik galdetzen nion ene buruari sarritan.

          
Segunduak ordularian            Sete Gibernau beti bigarren :-)

Gaur ordea erantzuna topatu dut, eta Wikipedian nola ez. Hortxe egon da denora luzez nire zain, baina gaur ikusi du lehenengo aldiz. (barkatu)

Honela dio:

"Originally, the second was known as a "second minute", meaning the second minute (i.e. small) division of an hour. The first division was known as a "prime minute" and is equivalent to the minute we know today."

Lixto! Hori zen ba dena! Hau lasaitua! :-)

Beraz, orduaren lehen zatikia "prime minute" (latinezko "minuta prima") deitzen zen, (minuta-k txikia esan nahi du) eta hemendik datorkigu minutu hitza.
Bigarren zatiketatik berriz, "second minute"-etik, segundu hitza; segundo, second, seconde...

Banengoen ba ni erantzun logiko bat egon behar zuela!
:-)

Nork: borthuzai.2007/06/13 20:26:42.475 GMT+2
Etiketak: segundu paranoia | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

oso interesgarria... egia esan, inoiz ez nintzen hontaz konturatu hemen irakurri dudan arte....

ona,

Nork: itziar.2007/06/13 22:03:56.409 GMT+2
http://borborka.blogsome.com

Ze kuriosoa!

Nork: mizpira.2007/06/13 22:51:47.514 GMT+2
http://www.blogari.net/mizpira

kurioso bai... hikin beti zeoze ikasten ;)
Sete'rena, oso ona (ni Sete zalea izan arren).

Nork: i eme.2007/06/14 00:51:54.733 GMT+2
http://ieme.wordpress.com/

irakasle kutxua duk motel, filosofo hutsa haiz, hots, jakituria zale amorratua...sigi ondo

Nork: Bewater.2007/06/14 18:51:50.380 GMT+2
www.blogak.com/bewater

jajaja :-)
Bai, ezta? Batzutan nazka ta guzti ematen diat! ;-)
(maisu kutsuagatik diot:-)

jo! eta sentitzen dut honetaz konturatu gabe bazeundeten. Agian hobe nuke aurrena asmakizuna ipini banizue, eta handik bi egunetara edo erantzuna eman, ezta? egin dudan moduan egitean, dena batera esatean, izan zezakeen misterioa ongi ez dudala dosifikatu konturatu naiz.

azken batetan "the answer my friend, is blowin' in wikipedia" esan beharko gaurko egunez ;-)

Nork: borthuzai.2007/06/14 20:37:14.965 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Oso hona......neu ere ibili naiz SEGUNDO hitzari bereak bilatzen, adibidez: SEGUN hitzarekin koparatuz eta euskerazko ZE EGUN esanahia kotuan hartuz..............

Nork: pako .2007/06/14 20:56:03.340 GMT+2

Zurea bai hona pako! Benetan!
Ea noiz biltzen dituzun paper edo pantaila formatuan zure ikerketa guzti hoiek (stop, norte, este-oeste...). ni behintzat jarraitzaile itsua nintzateke, zeinek baino zeinek gehiago txunditzen naute eta!
(liburua baztertu xamar dut, baina banoa pixkanaka-pixkanaka aurreratzen. laister helduko diot erabat berari eta geratuko gara bueltan itzultzeko...)

Nork: borthuzai.2007/06/14 21:48:37.713 GMT+2
http://www.blogak.com/denetik

Ederra posta, bai horixe! Horrela jarraituz gero, laster bitxikeri hauekin liburua atera beharko dezu. Nik sinatzeko eskatuko dizut ;-P

Nork: bootxo.2007/06/15 21:22:27.465 GMT+2
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.