Horixe izan zen hemen aurkezten dizuedan artikulu zatia irakurri nuenean barren barrenetik atera zitzaidana. Izan ere, ez dakit nola hemengo webgune honetan aterrizatu nuen eta honako izenburudun artikulu hau topatu:
ARISTOTLE AMONG THE BASQUES: THE "CHEESE ANALOGY" OF CONCEPTION
Aristoteles eta euskaldunak izenburu berean? Ez da posible!
Eta gazta tarteko dutela? Beno, orduan agian bai :-)
Zoritxarrez artikulu honen lehen orrialdea soilik irakurri liteke, atzetik datozenen berri izan nahi bada ez dakit non izena eman behar delako... baina lehenengo bistadizoan, ondoren datorrenaren inguruko nahiko informazio aurkitzen dugu.
Artikulu honen arabera, Oxford zein Nevadako universidadeetako irakasle den Sandra Ott-en ustez bada antzekotasunik Aristotelesek eta aintzinako euskaldunek bizitzaren sorreraz, haurdunaldiaz (conception dio berak), zuten inkuspuntuen artean; biek hala biek gazta egitearen prozesuarekin lotzen zutelako!! Honelaxe dio Abstract-ak:
"Although Aristotle is the best known of the early thinkers to draw an analogy between conception and cheese-making, the notion has appeared at other times and in other places. This article recounts a modern version of the cheese analogy of human conception to be found in a French shepherding community."
Baina zertaz ari dira zehazki?
Dirudienez bizitzaren "miraria" ulertzeko espermak hilerokoan zuen eragina, gatzagiak esnean zuenarekin konparatzen zuten. Horrela esplikatzen gai likido batetatik gai "solido" bat sortzea.
Ondoren dioenez Sandra Ott Zuberoako Santa-Grazi herrian aritu zen ikerketak egiten eta Aristoteles-ek bere garaian erabili zuen analogiaren antzekoren bat topatu. Gainera "there are not only linguistic but also ideological, sociological, and symbolic connexions between human conception and the process of cheese-making in this contemporary French Basque society." Beraz, hiztegian, sinbologian... aurki litezke haurdunaldi eta gazta egiteko parekotasunak!!
Lan honetan ere artikulu honen inguruan mintzo dira eta bertan Ginea Berriko herrialdeetan ere antzeko irudiak erabiltzen dituztela dio (haurdundu berri diren emakumeek sexu ugari egiten dutela "gatzagirik" falta ez dadin)...
------
Hauek irakurri ondoren Sandra Ott-en inguruan interesatu naiz eta honako beste webgune hau topatu: The Last Link
Berau, Euskal artzainek estatu batuetan izan zuten bizitza, pasadizo eta abarren inguruko filme bati eskeriniriko webgunea da eta Ott anderea bertan aritu da lankide. Artzantza Estatu batuetan bizitzen ari den egoera larriaz ere mintzo dira pelikulan, eta nola estatu batuatuar eta euskaldunen arteko lotura horiek galtzen ari diren. Bideo interesgarriak daude hemen, baina filmaren trailerra ikusi nahi baduzue klikatu hemen (oso interesgarria, benetan, ez galdu). Argazki eder askoak ere badaude hemen eta hementxe. Azpiko hau bertatik hartu dut.

----------------
Bide batez, ba al zenekiten Yoau euskal izena zela?
Hala diote behintzat hemengo webgune honetan!
(Hemos nazido para ver onze pues!)
Erantzunak
Lan ona borthuzai...eta gainera kriston blog interesgarrixa daukazu. Bizitatuko zaitut gehiago. Zure bloggaren linka jarriko diat neurien ( with your consent.......of course).
beste gauza bat......koinzidentziaz beterik dagoen munduan....nire aita Nevada'n zegoen, Sandra Ott nire kontaktua zen Phd egiteko ahozko historiari buruz lana eitteko.....eta orain zure bloga nire asteburuaren plazertxo txiki bat izango da.
Zelan hori aristotelesentzako platela??
Nork: lekesan.2007/02/22 02:13:13.799 GMT+1
http://lekesan.wordpress.com/
Bestetik, euskaldunok ez omen dugu asko ligatzen, baina teoria oso garatuta daukagunik ezin ezetz esan!
Nork: Bootxo.2007/02/22 13:39:20.289 GMT+1
http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
Borthuzai, zuk bazenekien euskaldunak lehenbizkoetakoak garela, Babelgo dorre hartako Tubalen ondorengo zuzen-zuzenak, eta artzaintza prostituzio lanbide zaharra bezain zaharra ia-ia.
Beraz, munduaren sorreraz zer edo zer jakin behar.
Nork: morrosko.2007/02/22 13:39:25.035 GMT+1
euskaldunak eta Tubal, grezia klasikoa, berebereak, masoiak... filma bat ez, azkenean pentalogia bat egiteko lain kontu, imaginazio "pixka-pixka-pixkat" gehituz soilik :-)
eta gainera, hortxe! muturren aurrean dena! Interneten!
Indezent, aurtengo Oscar-etarako larri antzera igual, baina datorren urtean hor behar diagu, e?
:-D
Nork: borthuzai.2007/02/22 18:55:13.151 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Harritu ginen gure hizkuntzaren berri zuela ikusita, baina gai likido eta solidoak kafe greko txar batean nahastu zituen, besterik ez.
Nork: Amuitz.2007/02/23 01:32:11.325 GMT+1
http://amuitz.blogsome.com
:-) oso ona :-) Egia da bai hemendik kanpo kafe bat hartzeko asko pentsatu beharra dagoela. :-)
Nork: borthuzai.2007/02/23 06:56:52.730 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik