Graiko textuak irakurten ditugunean, batez ere epokhê classicokoak, eta batera Grammatikêaren structurak ikhertzen baldin ba ditugu, berehala conturatuko gara nola hizkuntza hunen bidez expressatzen den ikhuspunctua gaur-eguneam Physikê Berriaren basean dagoen conceptionea den. Ezin erran dezaket hau zergatik hunela den., ala coincidentia simples bat den, ala behar bá da hunela gerthatu den, zeren eta Physikalari handi eta onak Eurôpên bethi danik hellênistak izan bait dira, ala nola ikhertzalariek conturatu bait ziren eurôpar hizkuntza berriek beren barruan Physikê Berriaren mundu conceptionea jakin-araztekotz zeduzkan difficultateak' mundu ikhuspunctu berriaren ager araztekotz ere' expressione bide berriak behar zituztela. Bainan behar bada casu huntan, nola gure culturaren basea Graikian bethi ere egon bait zen, hunelako difficultateak ageri zirenean berriro Graikiari behatu zeraukoten, impasse hortatik iltkhitzekotz. Nola graikara gure pentsakeraren base fundamentala bait da, eta heien hizkuntzaren bidez gure pentsatzeko structurak eratu bai ziren, halatan ere , eta hau orain XX mendearen amaieran Erroman bezala egia bait da duela 2000 urthe egia zen bezala. hortakotz Erroman, nahiz eta administrationearen hizkuntza latina zen, culturtu personak gehienetan Caesaren gorthean ere bai, graikaraz elkharrekin mintzo ziren, eta ez latinez. Factuetan gaur egon ere berdina gerthatzen zaiku, eta nolabait soilik graikoen pai#deusiß ikasi ta beretzakotu dutenak egiazko culturtu personak diratezke. Heisenbergek khronoa nolako den Physikê berrian jakinaraztekotz hunela mintzo zaiku; Wir kônnen unter dem Wort Vergangenheit alle die jene Ereignisse zusammenfassen, von denen wir, wenigstens prinzipiell, etwas erfahren können. unter dem Wort Zukunft alle jene anderen Ereignisse. auf die wir. wenigstens grundsätzlich, noch einwirken können" Eta hunelako bait da graikaraz grammatikêaren bidez expressatzen diren kara graikaraz mintza gaitezean bethi edukiko ditugu' ez hizkuntza berriez, ez eta latinez ere ez ditugun possibilitateak Graikaraz mintzo den persona batek bethi erraiten du, indikativu emplegatzen duenean erraiten duena factu objectivu bat dela, eta optativuaz mintzo denean, erraiten duen faktua, soilik mintzo denaren egia subjectivu bat dela. Euskaraz ere ba dugu possibilitate hauk -- nahiz eta graiakaraz bezain garbi ez diren, bainan bethi ere gaztelaraz edo ta bertze hizkuntzza berriez possibile den baino askozaz argiago -- egokera hauk expressatzeko moldeak, eta baldin graikaraz, indicativu factu objetivuena ba da, eta optativua forma berheziaz gainera erabilten du a%n particula hunelako egokeraren jakin-araztekoz, eta hemen dathorku gutzat harrigarria dena, ezen baldin attikaraz a%n bat, forma hau akaiarez eta Homerok erabilten zuen bezala ke~ dela; eta euskaraz orobat berdinaren eraitekotz -ke- affixua erabilten dela.
Euskaldun batentzat hunelako differentiak
jakinaratztekotz ba legozke hitz bereizi batzu, eta hemen guganat utopiatik
dathorkunarentzak ethorkizun hitza erabil
dezakegu, eta bertze gauzak, guganik ihes egiten dutela, itzurten direnak joankizuna dirateke.
Bainan hemen erraiten duguna complicatzen zaiku
irakurten ba dugu Lee Whorf linguista amerikarrerek hopi hizkuntzari buruzko
ixtudi batetan erraiten duena:, Some
verbal cathegories in hopi tituluaz ´buruz mintzo delarik hauk hunela berheizten bait ditu indicative, equitative, inhibitive potentialk, indeterminate, advisory,
concesive, necissative impotential. Hunela derraku: It is translated by "can! the negative of
the inhibitive indicated by kirhin qa' Yet.......shows the form to be
remarcably logical. By this means the hopi produces a perefectly neutral
potential "can" that does not
merely refer to personal ability, but denotes that the way is enterely open for
the subject to turn potentiality into action if he choses.
Hau baino gehiago hopik
in potentia denaren jakin araztekotz
forma bat dute. Beraz Physikê berriaren moduetan ethorkizuna denarentzat.
Euskaraz erran dugunez actione possibile edo probabile
erakhustekotz forma specialak ditugula gauza jakina da. Beraz egiazko
ethorkizuna -ke- atzizkia
eramaiten duten formak dira
"Apollôn Gure Culturaren Symboloa"-tik hartutako zaita zen hau. Ondorengoa berriz, "Ba hal daduka Euskalherriak' ethorkizunik Kybernêtikêaren garaian?" liburutik:
--------------------------------------
Herri bat, ethno bat bizi izaiten da, eta aurreratzen, bi oinen gainean, zeinetan bata bere izaitetasun ethnikoa bait da, eta bertzea' bere cultura classicoaren oina. Euskaldunen identitate ethnikoa ezagutzen dugu, eta gure entitate culturala graikara classicoa da. Eta zentzu huntan batez euskaldunentzat oso important da egokera hau, zeren eta euskarak bere structuretan graikara classicoan zegozen pentsatzeko structura importantak conservatu bait ditu. Nola bait da optativuaren jakin araztekotz erabilten den ke atzizkia, zeinak graikarazko a%n edo ke atzizkiez coinciditzen bait du, etc.
Geroz euskaran graikara zaharrean bezala, khronoa jakinarazten da aspectuen bidez.
Beraz hemen pentsatzeko eredu basikoetan ba dugu similitudo handi bat. bainan euskaldunek egin ez dutena. graikoek egina zuten, eta hunela heien hizkuntzaren bidez goi cultura bat aphailatu dute, zeina gaur eguneko civilizatione aberatsenaren basian bait dago. Beraz hemen euskadunek on ongi -- behar ba da minoritate elitezkoa batetan ez ba litz ere-- graikara classicoa bigarren ama hizkuntza bai lizen bezala ikasi behar lukete, eta jakin, gizarte berrian sartzeko conditione sine qua non hura bethe behar bait dute
Anglarazko ikaskintza euskaldunentzat,. massakoa izan litekenagatik bethi ere nolabaiteko lingua franca bat izaiten dateke.
---------------------------------
groups.yahoo.com/group/krutwig
Idatzi artikulu bat