Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/04 19:49:39.749 GMT+2

Etxenike eta Energia Nuklearra

Ez da Etxenikeri egindako azken elkarrizketa izango (berria, 2005-06) baina  interesgarria delakoan, hor doa:

(...) Etxenike: Eta seguru nago ekologista gehienak energia nuklearraren aldekoak izango direla, 25 urte barru. Hori da egiten dudan iragarpen bakanetako bat.

Galdera: Zergatik uste duzu hori?

Etxenike: Ez dut asko luzatu nahi gai honi buruz, baina Gaia hipotesiaren sortzailea bera nuklearren alde agertu da duela gutxi. Eta, lehengora itzuliz, etorkizunean zalantzetan bizitzen ikasi beharko dugu. Zalantzaren etika egongo da. Bukatu dira ziurtasunak. Eta ezin da hau guztia geldiarazi, pertsonaren jakin-mina hor dagoelako, eta, gelditzekotan, toki guztietan geldiarazi behar litzatekeelako. Teknologia ez da neutroa, eta botere erraldoi horren erabilerari buruzko eztabaida mahai gainean dago, baina ni ez naiz aditua horretan. Aurrerapen zientifikoa maila bereko aurrerapen etikoekin uztartu behar da. XX. mendean ikusi ditugun astakeria guztiak ikusita ere, baina, mundua duela mende bat baino hobeto dago. Joera positiboa da. Horrek ez du esan nahi, hala ere, beti horrela izango denik (...)


Hala izango al da?

Nork: borthuzai.2006/07/04 19:49:39.749 GMT+2
Etiketak: nuklearra etxenike energia etxenike_energia_nuklearra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...ustoko">Literatura ez dut gustokoUnamuno eta Euskara (II) ZientziaEtxenike eta Energia Nuklearra Erreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:38:08.751 GMT+1

...-eta-euskara-ii%20">Unamuno eta Euskara (II)Argazki bat ZientziaEtxenike eta Energia Nuklearra Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/19 20:12:40.065 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.