Euskara Matriarkala?

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-11-29 19:31
1

Aurreko astean edo, frantseseko klasean "cheval/chevaux" eta "cheveu/cheveux" hitzak ikasi genituen beste askoren artean (hortik atera kontuak nire nibelaren inguruan!). Lehenengoak "zaldia/zaldiak" eta besteak "hilea/hileak" esan nahi dute, edo gazteleraz esanda, "cavallo/cavallos" eta "cabello/cabellos". Graziosoa egin zitzaidan cavallos-cabellos / chevaux-cheveux antzekotasuna. Nola, gazteleran antzekoak diren bi hitz frantsesez ere hala diren. Eta hortik aurrera pentsatzen jarraituz (beste zereginik ez banu bezala) ondorengo antzekotasun honetara iritxi nintzen:

makila-zakila
palo-falo

aiba la ostia! ke kaƱa e? makila-zakila / palo falo!!

joder, klaro! (nere barrenean). Erregeak eta, eskuan makila zuzen bat dutela agertzen direnean (margolanetan...) sinbolo faliko moduan erabiltzen dute. Makila dute eskuartean zakila ximel hori atera eta erridikulorik ez egitearren!. Gure gizartea patriarkal honen beste ezaugarri bat ezbairik gabe!

Baina nire pentsamendua orain, gure, euskaldunon, matriarkal omen den gizarte honetara bideratu nahi nuke. Izan ere, maskaradetan makila present dago, makila dantza tradizionalak ere baditugu eta beste mila adibide aurki genitzazke... Ez ote dira hauek euskaldunon gizartearen patriarkalismoaren ikur? ("Hori kanpoko eragina izango da" esan lezake norbaitek, baina nire ustez makila eta zakila nahiko oinarrizko hitzak dira, ez dakit) Zergaitik guk ere makila/zakila dualismo hori?

Egia esan ez dut galdera hauentzat erantzunik, galdera zuzen planteaturik dauden ere duda egiten dut gainera, baina besterik gabe, hemengo teklatu honen parean ipini eta ez zait gauza hoberik bururatu. Nik ere, gizona izaki, buruan beti makila dudalako izanen da ziuraski!

indezent

indezent 2006-11-30 17:15 #1

<p>jajaja, egia dek.&nbsp;Egunen batean entzun genuen&nbsp;falo-palo antzekotasuna eta hortik makila-zakila atera genian. Etzekiak non eta norekin izan zian (hobeto ez jakin) baina ona dek eta&nbsp;bai, garbi izan zak sexualitate eta botere arteko harremanaren ondorio dela. </p>

<p>Euskal kultura, gure burua aurrerakoitzat jo nahi dugunean besterik ez da matriarkala.</p>


Utzi iruzkina: