Ez dakit, ez dakit.
Aspaldian gauza desberdin asko (gehiegi) ditut esku artean:
Pedro Manterolak Oteiza Museoaren bitartez atera berri duen "Oteiza, una interpretación" edo horrelako zerbait deitzen den liburuxka, Txillardegiren "Euskararen aldeko borrokan", Gaiak argitaletxearen "Baserri eraitsia", Richard Serra-ren inguruko liburuxkatxo bat (edozeinek ordaintzen du hainbeste diru Guggenheim-eko liburu mardulagatik!!), "El tejido del cosmos; Espacio, tiempo y la textura de la realidad" zientzia dibulgazio liburua eta interneten Lizarduikoaren "Euskal Zibilizazioa"-ren inguruan aurkitzen dudan guztia (aurka agertu diren J. Lakarra filologo eta M. Iriondo genetisten lanak...)
Ez dakit, ez dakit.
Horrenbeste gauza interesgarri daude..................
Eta begira jartzen naizen bakoitzean, irakurtzea merezi duten beste liburu mordoska batzuk aurkitzen ditut gainera!!
Ez dakit, ez dakit,
Hau gaixotasunen bat izango da. Ziur.
Barkatu, bainan lur jota (de bajón) nago (lanera itzultzearen kontu honegatik?).
Besteren baterako utzi beharko ditugu gai interesgarriagoak.
Bide batez, ze liburu gomendatzen didazue?
2006/08/31 20:00:13.401 GMT+2
Ez dakit, ez dakit
Nork: borthuzai.2006/08/31 20:00:13.401 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (2)
Errenferentziak:
...ce-ren UlisesUnamuno eta EuskaraEz dakit, ez dakitErreferentzia: Orain artekoak - denetik - borthuzai 2007/02/13 19:38:05.592 GMT+1
...esti-eta-joyce-ren-ulises">Aresti eta Joyce-ren UlisesUnamuno eta EuskaraEz dakit, ez dakit Erreferentzia: Post Guztiak - denetik - borthuzai 2007/07/19 20:12:29.197 GMT+2
Idatzi artikulu bat