Gaizki egin dut lo

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-12-09 06:38
1

Bart gauean gaizki egin dut lo. Gauerdian esna ibili naiz eta begietan zerbait arraroa nuelako errezelo edo paranoiarekin egon naiz denbora mordoska batetan, ez dakit, bista nekatua sentitzen nuen, begiak malkoka, lentilak ipinita banitu bezala edo. Baina nik ez dut ez lentila ez betaurrekorik sekula erabili. Tripak ere ez nituen betiko moduan, nahastu antzera sentitzen nuen nire barrena, gehiegitxo afaldu edo digestioa ondo egin ez balit bezala. Baina bart gauean tortila frantzesa batekin soilik engainatu nuen gosea. Nerbioak ere aztoratuta nebilzkidan, goizean esamin garrantzitsuren bat izango banu bezala. Baina nire klasekide asko aspaldi pasa ziren beste bandora eta "andereƱok, andereƱok!" oihukatzen dute orain nire bizilagunen aurrek kalean ikusten dituztenean. Edo ez, hobe esan, goizean jeiki eta eskursiora joateko irrikitan dauden haur horietako baten urduriasun bera sentitzen nuen gorputzean, bai, hori da. Baina ni aspaldi pasa nintzen, bada ezpada ere, bidaian mareatu ezkero ere ezer ez botatzeko petisuis pare bat gosaltzetik kafesne batekin yogurt handi pare bat inongo beldurrik gabe gosaltzera.

Atzo hitz egin zenidan. Gaur gauean ere agian ikusiko zaitut. Zoriontsu naiz.

Maitemindu naiz.

bewater

bewater 2006-12-09 15:42 #1

Udazkenak ere horrela jokatu du nirekin, baina nire kasuan haizeak eraman ditu itxaropen guztiak. Ia zeuk arrakasta gehiago duzun. Suerte eta animo.


Utzi iruzkina: