Greziar arkitektura klasikoa

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2006-07-06 19:40
1

Greziar arkitekturaren inguruan irakurtzen, zenbait gauzek harritu naute.

Adibidez, greziarrek arkua ezagutzen zuten bainan ez zuten, esate baterako, ia erabili ere egin (erromatarrek ez bezala).

Hiriaren antolamendua berriz ez zuten era formal batetan egiten, hau da, Acropolis-eko eraikinak adibidez kasualitatez kokatuak dirudite beraien tokietan, desordenatuak, bainan hortantxe datza ain zuzen ere greziarren oreka eta ekilibrioaren gakoa. Ez dago inon simetriarik, bai ordea oreka.



Partenoiari dagokionez berriz, laukiluzea dirudien arren elipsez eta parabolez beterik dago, harrigarri badirudi ere. Bertan, ez da ez lerro horizontalik ez angelu zuzenik aurkitzen. Ez daude bi marmol zutabe berdin.
Lerro horizontalak goruntz kurbatzen dita ia era ikusezin batetan eta zutabeak ez daude lurrarekiko perpendikular, gradu gutxi batzu barneruntz okertuak baizik!!! (zutabe hauen irudiak luzatuko bagenitu, kilometro eta erdiko altuera batetara joko lukete elkar)
Zutabe hauek gainera ez daude beti bata bestearengandik distantzia berberara, baztarretakoak elkartuagoak daude, tartetik besteetatik baino argi gehiago sartzen delako eta hauetan ere tarte berbera balego, efekto bisual bategatik besteak baino aldenduagoak leudekeenaren itxura emango luketelako.



Berezitasun guzti hauek ikuslearengan pentsatuz eta oreka lortzeko eginak daude.

Harritu nauten beste kontutxo batzuk ere badira.
Partenoiaren simpletasunani buruz egiten den azpimarratze etengabeak Oteiza dakarkit burura alde batetik.
Bestetik, Kretaren inguruan ari dela "Existe un paralelo en el conglomerado iglesia, capilla, tumbas y palacio para los antiguos reyes de Irlanda en la Gran Roca de Cashel" esateak. Batez ere Krutwig-ek euskaldunen, Kretarren eta Irlanda nahiz Ingalaterrako biztanle preindoeuroparren arteko loturak badirela esan zuela jakinda. (baita euskara eta eskoziar masoien artean...)

Informazio gehiago:
La arquitectura occidental. Ediciones Destino
http://erantzunen-zain.blogspot.com/2006/04/euskara-guantxea
-eta-grekera-klasikoa.html
http://erantzunen-zain.blogspot.com/2006/04/euskaldunak
-eskoziarrak-eta-masoiak.html
http://erantzunen-zain.blogspot.com/2006/04/campbell-gan-beltz
-oshaw-otsoa-angus.html

2011-03-15 15:45 #1


Utzi iruzkina: